Abian da Bertsolari Gazteen BBK sariketa

Abian da Bertsolari Gazteen BBK sariketa –

Gaur bertan jarri da martxan Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, Markina-Xemeinen. Iragan ostiralean aurkeztu zuten ekimena aurkeztu da Bilbon, eta bertan izan ziren Koldo Bilbao BBK-ko Kultura arduraduna; Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria; Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza-arduraduna eta Oihana Bartra bertsolaria.

 

Abian da Bertsolari Gazteen BBK sariketa
Arg: Uriola

 

Taldekako formatuan egingo da txapelketa, betiko legez. Zortzi talde izango dira, eta talde bakoitza sei bertsolarik osatuko dute. Bi kategoria bereizi dira: batetik 18 urtetik beherakoak, eta bestetik 19-25 urte bitartekoak. Talde bakoitzak eskualde bat ordezkatuko du: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri / Ezkerraldea / Meatzaldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe-Butroe / Txorierri eta Uribe Kosta (azken edizioko irabazlea).

Aurkezpenean adierazi dutenez «ikastetxeetan bertsolaritza lantzen ari diren ikasleak kanporaketen ikusle bihurtuko dira, eta aurten, berritasun gisa, euskara-ikasleek osatuko dute finalaurrekoetako publikoa. «Kulturari, eta bereziki Euskal Herriko kultura eta hizkuntzaren tradiziozko adierazpenak bultzatzeko diren ekimen guztiei, laguntzeko egiten duen ahaleginean sartzen da Txapelketaren antolaketa hau», azpimarratu du Bilbaok.

30 urte kunplitu dira sariketa hau lehen aldiz martxan jarri zenetik, eta hori, bistan dena, pozteko moduko arrazoia da antolatzaileentzat: «errotuen dagoen euskarazko ahozko kulturaren adierazpideetako bat sustatzen jarraitzeko konpromisoari eusten baitio», adierazi du Bilbaok. 

Sariak

Finalistek garaikur “klasikoak” jasoko dituzte opari, baina sari nagusia parte hartuko duten gazte guztientzako asteburu pasa bateko plana izango da. Berritasun bat ere badar lehiaketak: kantaera onena ere sarituko da aurten.

Finala abenduaren 1ean ospatuko da Bilboko BBK Salan. 30. urteurreneran karietara ospakizun berezia izango da: argazki zaharrak, topa egite eta bertso-saio libreak proiektatuko dira, eta 30 urte hauetan zehar sariketan parte hartu duten lehen lerroko bertsolariek parte hartuko dute, hala nola Ibon Izak, Onintza Enbeitak, Igor Elortzak, Asier Alcedok, Oihana Bartrak, Nerea Ibarzabalek, Etxahun Lekuek eta Jone Uriak.

Saioetara sarrera librea da edukiera bete arte. Egitaraua webgunean aurki daiteke.

Abian da Bertsolari Gazteen BBK sariketa