Ahalduntze Bertso Eskolan apuntatzeko epea ireki da

Ahalduntze Bertso Eskolan apuntatzeko epea ireki da –

Urtarrilaren 13an abiatuko du berriz ere bere martxa Ahalduntze Bertso Eskolak. Ikasturtea hasia da, baina hala eta guztiz ere hiruhilabeterako parte hartzeko aukera dago, eta bigarren martxan hasi aurretik zabalik dago izen-ematea. 50 euro balio ditu matrikulak eta hementxe eman daiteke izena.
 
Ahalduntze Bertso Eskolan apuntatzeko epea ireki da

 

Bederatzigarren ikasturtea du 2023-2024koa Ahalduntze Bertso Eskolak. “Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartzen da eta Durangon bestea”, adierazi dute antolatzaileek.

Edoskitzean dauden haur txikiak dituzten partaideen kasuan, zaintza beharrak aztertuko dira. Izena ematerako garaian, oharretan aipatzeko eskatu dute. Xehetasun gehiago hemen.

Ahalduntze Bertso Eskolan apuntatzeko epea ireki da