Bilaketa: Ahalduntze Bertso Eskola
Emaitzak: 39

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Bertsolaritza ideologikoki lerraturik dago? Ideologia uniforme bat dago? Gaur egun bada desadostasunik diskurtsoan?

2024-11-29 Oihana Arana

Bertsolamintzako lantaldeak izenburua esleitu zidanean ez zitzaidan gustatu, hainbat gatazka eta zalantza sortzen zizkidalako. Halere, hasieran zegoen bezala mantentzea erabaki dut, batez ere, izenburuak berak sortutako hainbat galderak eraman nautelako testua bera sortzera.

A priori honako galdera hauek sortu zitzaizkidan: Zer da ideologia? Zer da diskurtsoa? Zeri buruz ari gara orain eta hemen zehazki kontzeptu horiek erabiltzen ditugunean? Zer da bertsolaritza? Zer bertsogintza?

Galdera horiek erantzutea edo galdera horietatik abiatuta galdera berriak sortzea izango da, beraz, artikulu honen asmoa.

Gurea ez den ahotsaz

2024-11-25 Maider Arregi

2021eko abenduan Uxue Apaolazari Argian egindako elkarrizketa batek esaldi hauxe zeraman titularrean: “Ez dut nire pribilegioen biktimez mozorrotu nahi” (Apaolaza, 2021). Ideia hori, arau moral gisa formulatuta, izango da artikulu honen hasierako hipotesia; hau da, ez genukeela gure pribilegioen biktimez mozorrotu behar. Beste era batera esanda: ez genuke kantatu behar estrukturalki gu baino zapalduagoak (are, gugandik zapalduak) dauden pertsonen ahotik. Adibidez, nik (emakume zuri europar gisa) ez nuke kantatu behar emakume arrazializatu edo migratu baten ahotsa lehen pertsonan erabiliz.

Izan ez den kafe horri

2024-08-27

Izan ez den kafe horri - Saioa Alkaiza, BERRIA egunkarian. Saioa Alkaiza Guallar. Iruñean jaioa, 1991. urtean. 12 urterekin hasi zen bertsotan, Antsoainen ikasle zela. Hara joan zitzaien Estitxu Arozena [...]

Plaza bat elkarrena

2024-03-04 Oihana Iguaran

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.

Zertara datoz bertsolari bollerak?

2023-11-27 Maider Arregi

Zertara datoz bertsolari bollerak? - 2018an, Iruñean, egin zen lehenengo bollo bertso saioa eta, geroztik, horrelako hamaika saio antolatu dira, ekainak 28ko egitarauen bueltan, gehienak. Horretaz gain, bollerismoa geroz eta [...]