Aitor Etxebarriazarraga, Abadiñon irabazle

Aitor Etxebarriazarraga Abadiñon irabazle –

Aitor Etxebarriazarraga Abadiñon irabazle

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu zen herenegun Abadiñoko probalekuan, 500 bertsozaleren aitzinean. Honako lanak egin behar izan zituzten bertan ziren sei bertsolariek:

  • Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
  • Hiruna bertso ofiziotan, Iparragirre abila dela doinuan.
  • Ganbarako lana:
    • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    • Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean. 

Aitor Etxebarriazarraga gailendu zen, eta ondorioz zuzenean sailkatu da azaroaren 15ean ospatuko den Bermeoko finalaurrekorako. Honela geratu zen sailkapena:

  1. Aitor Etxebarriazarraga Gabiola – 651,5
  2. Txaber Altube Sarrionandia – 607,5
  3. Gorka Pagonabarraga Agorria – 604,5
  4. Unai Mendiburu Valor – 600
  5. Maite Sarasola Isazelaia – 562
  6. Enare Muniategi Etxabe – 552

Gai-jartzailea Igor Menika Bengoetxea izan zen, eta honako lagunek osatu zuten epaimahaia: : Ainhoa Arregi ElosuaAnder Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza AgirreIñaki Aurrekoetxea ArkotxaJurgi Fuentes GoikoetxeaMarta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Itxaro Juaristi Olaetxea izan zen idazkaria. 

Aitor Etxebarriazarraga Abadiñon irabazle