ALEA hedabidearen bideo-kopla lehiaketako irabazleak

ALEA hedabidearen bideo-kopla lehiaketako irabazleak –

ALEA hedabidearen bideo-kopla lehiaketako irabazleak

Ikusleek aurkeztutako lanak bozkatzeko aukera izan dute, eta irizpide horren arabera hautatu dira irabazle batzuk, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahai baten erabakiz beste batzuk. 115 taldek aurkeztu dituzte haien lanak, eta milaka bozka jaso dituzte guztien artean. 

Honakoak dira, entzuleen botoak eta epaimahaiaren irizpideak kontuan hartuta, sarituak izan diren bideoak, herrialde osotik jasoak:

· AIARALDEA: Latiorro ikastetxea 5D2
· ARABAR ERRIOXA-AÑANA: Assa ikastola 6 eta San Bizente ikastola 6
· GASTEIZ: Lakuabizkarra 5D, Ramon bajo 5. maila, Sansomendi 5. maila, San Martin 5B, Aldaialde 6D eta Abetxuko 5. maila
· GORBEIALDEA: Gorbeia eskola 6. maila
· LAUTADA: Dulantzi eskola 5B
· MENDIALDEA-TREBIÑU: Mendialdea IPI, 5. maila

Ikusi bideo guztiak

 

 

Talde irabazle hauetako ordezkaritza batek jaso zuen aria, atzoko sari banaketa ekitaldian:

  • Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Lautadan Ihes gela bat.
  • BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia talde irabazle bakoitzarentzat.
  • ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
  • HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.

 

Sari banaketa

Iazko edizioan bezala, bertso saio batekin amaitu zen da aurtengo lehiaketa. Aroa Arrizubieta, Eli Zaldua, Irati Anda eta Peru Abarrategi izan ziren ekitaldi aretoan, sari banaketaren aurretik publikoa gozarazteko. Beraiekin izan ziren Markel Yoller —gai jartzaile gisa—, Aintzira Gorosabel (gitarra) eta Aner Peritz (teklatua) ere.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak amaituak ziren aurretik.

ALEA hedabidearen bideo-kopla lehiaketako irabazleak

ALEA hedabidearen bideo-kopla lehiaketako irabazleak