Amaia Elizagoienek eta Malen Altzuartek irabazi dute Señora Sariketa

Amaia Elizagoienek eta Malen Altzuartek irabazi dute Señora Sariketa –

Amaia Elizagoienek eta Malen Altzuartek irabazi dute Señora Sariketa

Saio oso berezia iza zen Mardarasentzat. Honako adierazpenak egin zituen: “Ez dakizue zuek zer sentitzen dudan momentu honetan. Nire bertso munduaren hasieran zegoen ezereza, ez zegoen emakumerik. Desertua zen. Nik banekien bazeudela, ziur nengoen bazeudela, baina agerian ez. Eta ikusten ez dena, ez dagoela ematen du. Eta hau ikustea, hau da nere oparirik handiena”

Elizagoien eta Altzuart pozik ziren pamela jantzi izanaz, eta Aroztegiko auziperatuei eskaini zieten:  “zazpi auziperatuei, gure besarkada / sententzia dena dela, hor egonen gara”. Elizagoienek bertsokide bati ere eskaini dio: “Ze polita izan zen, zu ezagutzea / elkarrekin eraikiz bertso lezea / mundu bat hozkatzeko genuen gosea / baina gosea beti, ez dago asea /  berriz kantatzea, da zu oroitzea / behin piztu gintuen sua mantentzea / sumatzen da gurekin zaude Haizea“. 

Bertsoa.eus-en bikote irabazlea elkarrizketatu dute:

 

Horretaz gain Danele Sarriugarte ere elkarrizketatu zuten, erreleboa eman berri duen talde antolatzaileko kidea. 

Amaia Elizagoienek eta Malen Altzuartek irabazi dute Señora Sariketa