Amaitu da Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa
Amaitu da Bertsolari Gazteen 33 BBK Sariketa –

Sariketa hau hainbat helbururekin antolatu izan da urteak joan eta urteak etorri. Horrela adierazi zuen Maite Sarasolak aurkezpenean zer izan den beretzat plaza hau: “Esango nuke sariketa honen berezitasun bat kolektiboaren figura dela, hau da, zure hurbileko, konfiantzazko eta agian bertso eskola bereko kideekin igo eta taldean abestea”, azaldu du. “Nik apur bat sentitzen nuen, eta oraindik sentitzen dut, edo denok edo inor ez hori, edo batera goaz aurrera eta batera triunfatuko dugu edo elkarrekin sartuko gara lokatzetan”, gaineratu du. Gazteei buruz ere egin du berba: “Askotan esaten da gazteok plazak behar ditugula eta, noski, hori horrela da, baina agian plazak ere behar ditu gazteak eta behar ditu ideia, ahots eta gorputz ezberdinak; hortaz, bete dezagun oholtza geuretik eta geuretzat, eta goza dezagun bertsoagaz kolektiboki!”
Azaroaren 3an abiatu zen ibilbidea iragan ostegunean amaitu zen, Zornotzako Zelaieta Zentroan. Hamar bertsolari igo ziren oholtzara bi txandatan.
A mailan:
- Etazetak: Aiala Irurtia, Emile Zabala eta Ekhi Zuluaga.
- Oizpeko pantolluk: Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal eta Jon Abasolo.
B mailan:
- Zerobi: Irune Basagoiti eta Maider Altuna.
- Bizkaiko Kopla Gaztiek: Bittor Altube eta Janire Arrizabalaga.

