[BARDOAK] 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeak finalerdietara pasa dira

‘Bertsonautak’ eta ‘Atekaberts komeni’ taldeak finalerdietara pasa dira –

Anizen eta Tuteran jokatu dira Bardoak txapelketako lehen bi finalaurrekoen joaneko saioak, eta Malerrekako eta Leitzako taldeek lortu dute garaipena, hurrenez hurren.

Anizen, Malerrekako Bertsonautak eta Lesakako Arranopola taldea izan ziren kantuan larunbatean, 80 lagun ingururen aurreran, herriko elkartean. Malerrekatik: Alazne Untxalo, Egoitz Gorosterrazu eta Iker Gorosterrazu aritu ziren; Lesakatik: Eneko Fernandez, Erika Lagoma, Etxahun Azkarraga eta Iratxe Muxika; Maialen Belarra aritu zen gai-jartzaile. Malerrekakoek lortu zuten puntua, eta beraz, Lizarrako finaletik gertuago daude. Dena dela, Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez “joan-itzulikoak dira finalaurrekoetako kanporaketak, eta beraz, itzuliko saioan, martxoaren 14an Goizuetan, izanen dira berriz kantuan bi talde horiek, eta orduan erabakiko da nor den finalista”.

'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeak finalerdietara pasa dira

Tuterako Beterri peñan 40 pertsona baino gehiago elkartu ziren Leitzako Atekaberts komeni eta Sakanako Sakaña taldeen arteko saioaz gozatzeko. Leitzatik: Aitzol Eizmendi, Ane Intxausti, Joanes Illarregi eta Miel Mari Elosegi “Luze”; Sakañatik: Ekain Alegre, Idoia Granizo eta Saats Karasatorre. Xabat Illarregik egin zituen gai-jartzaile lanak. Leitzako taldeak irabazi zuen saioa, baina kasu honetan ere, itzulerako saioan erabakiko da finalerako nor sailkatzen den. Heldu den ostiralean, martxoak 6, ariko dira berriz kantuan leitzarrak eta sakandarrak, Atarrabian.

'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeak finalerdietara pasa dira

Hurrengo finalaurrekoak, heldu den asteburuan

Heldu den ostiralean eta larunbatean jokatuko dira finalaurrekoei dagozkien hurrengo saioak. Ostiralean, martxoak 6, Atarrabiako Etxebeltza Elkartean ariko dira Leitzako eta Sakanako taldeak, Tuterako saioaren itzuleran. Biharamunean, larunbatean, Tafallan kanporaketako joaneko saioa izango da Berako Lamixene eta Barañaingo Hego haizeataldeentzat.

Finalaurrekoetatik hiru talde sailkatuko dira finalera. Martxoaren 28an jokatuko da finala, Lizarra Ikastolan, 17:00etan. Honezkero salgai daude sarrerak www.bertsosarrerak.eusatarian, bai eta Lizarra Ikastolan eta Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegian.

‘Bertsonautak’ eta ‘Atekaberts komeni’ taldeak finalerdietara pasa dira