Bertsolaritza ondare inmaterialaren katalogoan sartu du Frantziak Kultura ministerioak

Bertsolaritza ondare inmaterialaren katalogoan sartu du Frantziak Kultura ministerioak –

2018an Nafarroako lurraldean jaso zuen lehendabizikoz halako izendapena bertsolaritzak , eta orain, Bertsularien Lagunak elkartearen bidez, Frantzian.
 
Bertsolaritza ondare inmaterialaren katalogoan sartu du Frantziak Kultura ministerioak
 

Udaberrian luzatu zuen eskaera Bertsularien Lagunak elkarteak, eta oraintsu jaso du baiezkoa: bertsolaritzak kultura-ondare immaterialaren izendapena lortu du Ipar Euskal Herrian. Izendapen honen ostean, bertsolaritza, Nafarroan bezala, Frantziar estatuko katalogoetan edo inbentarioetan geratuko da jasota.

“Ezagutu, praktikatu eta transmititu” azpitituluarekin helarazi diote izendapena egiaztatzen duen agiria elkarteari. Bertsularien Lagunakeko Ainhoa Elizondok adierazi du: duen garrantzia eman behar zaio izendapenari, ez gehiago eta ez gutxiago: bertsularitza mugimendu bizia da gaur egun herriz herri eragile, sortzaile eta pertsona askok egindako lanari esker urtetako lanari egindako aitortza gisa hartu behar dugu izendapena“. Elkarteak jakitera eman dituen arabera 120 bat saio edo ekimen antolatzen dira urtero, adin guztietako 45 bat bertsulari daude, 70 talde daude hezkuntza arautuan, bai ikastola zein eskola elebidunetan, eta 250 ikaslek izena eman dute bertsu eskoletan.

Proiektua iaz jarri zen martxan, Beñat Iturralde Agirre antropologoaren gidaritzapean eta Thaïs Boukellaren laguntzarekin. Fabien Van Geert Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko antropologoa aritu da arduradun zientifiko lanetan. Izendapen hau posible izateko aritu dira lanean Euskal Kultur Erakundeko Terexa Lekunberri antropologoa eta inauteri eta euskal tradizioetan aditu den Thierry Truffaut ere. Xenpelar Dokumentazio Zentroko kideen laguntza ere ezinbestekoa izan da lana burutzeko, Bertsularien Lagunak azpimarratu duenez.

Bertsolaritza ondare inmaterialaren katalogoan sartu du Frantziak Kultura ministerioak