Bizkaiko Taldekako txapelketan apuntatzeko epea ireki da

Aurtengoa IV. edizioa izango da. Otsailaren 18an itxiko da izena emateko epea.

Bizkaiko Taldekako txapelketan apuntatzeko epea ireki da –

Bizkaiko Taldekako txapelketan apuntatzeko epea ireki da

Bizkaiko Taldekakoa giro informalean eta jai giroan gauzatzen da, bere helburu nagusia bertsoaren ekosistema indartzea baita: “Taldekakoak oinarrian eragin gura du, bertso-eskolak eta eskualdeak indartuz. Elkarteak ere, plaza informalak sortu gura ditu, besteak beste, bertsolari hasi berriei plazarako bidea errazteko asmoz”, adierazi dute antolatzaileek.

Taldekako lehiaketaren egitura izena ematen duen talde kopuruak baldintzatuko du, eta beraz, zehaztasunak martxoaren 12an eskainiko dira horretarako sortutako webean. Kanporaketak martxoaren 15a eta maiatzaren 4a bitarte egingo dira; finalaurrekoak eta finala maiatzaren 25ean izango dira, Eskolarteko finalarekin batera.

Taldeak gutxienez sei lagunek osatutakoak izan behar dira: hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazioko kide bat. Elkartetik gutxienez zortzi parte hartzaile izatea gomendatu dute.

Izen-ematea, hemen.

Bizkaiko Taldekako txapelketan apuntatzeko epea ireki da