Bizkaiko Txapelketako finala larunbatean EITBn eta igandean Hitzetik Hortzeran

Bizkaiko Txapelketako finala larunbatean EITBn eta igandean Hitzetik Hortzeran –

Larunbatean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala zuzenean eskainiko da ETB4n; eta igandean Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan.
 
Bizkaiko Txapelketako finala larunbatean EITBn eta igandean Hitzetik Hortzeran
 

Aissa IntxaustiAitor EtxeberriazarragaGorka PagonabarragaJone UriaNerea IbarzabalOihana BartraOnintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia ariko dira kantuan Bilboko Bilbao Arena kiroldegian. Finala zuzenean jarraitu ahal izango da ETB4n 16:45etik aurrera, Ilaski Serrano aurkezlearekin eta Ainhoa Urien adituarekin. 21:00etatik 22:00etara, ETB1en saioaren bukaera eskainiko da: buruz burukora iritsi diren bi bertsolarien arteko saioa.

Igandean Hitzetik Hortzera berezia izango da 15:00etan ETB1n. Bilbao Arenako bertsoaldiak eta Mirari Martiarenak txapeldunari egindako elkarrizketa ikusi ahalko dira.

Bizkaiko Txapelketako finala larunbatean EITBn eta igandean Hitzetik Hortzeran