Egiar Otegi da Gipuzkoako Eskolarteko txapelduna
Egiar Otegi da Gipuzkoako Eskolarteko txapelduna –

Azpeitiako Elikagunean jokatu zen finala iragan ostiralean, 200 bertsozaleren aitzinean. Egiar Otegi, Suhar Gesalaga, Adei Urbitarte, Danel Etxeberria, Joanes Azpillaga, Kattalin Arabolaza, Maddi Lasa eta Sustrai Goenaga igo ziren oholtzara.
Afalondoren heldu zioten bertsolariek haien lanari. Otegik jantzi zuen txapela, eta Suhar Gesalagak ekainaren 14ean Arantzan jokatuko dn finalerako txartela eskuratu zuen.
Idatzizko bertso sariketa ere ospatu zuten egunean bertan. Unax Zalduaren eta Bihotz Basterretxearen sortak izan ziren hautatuak, eta entzuleen aurrean abestu zituzten.
Finalistek zein 14 urtez gorako bertso-eskoletako kideek Lasturren asteburu pasa geratzeko aukera izan zuten saioaren ostean. 15 gaztek eman zuten izena, eta, besteak beste, Endoiara txangoa eta “Auskalo zeinek jarriak” bertso afari musikatua izan zituzten egitarauan.