"Errimak bi oinetan" dantza eta bertso ikusgarria ikusgai Zigoitian

“Errimak bi oinetan” dantza eta bertso ikusgarria ikusgai Zigoitian-

Dantza eta bertsolaritza uztartze dituen Haatik konpainiaren ikusgarria Zigoitian izango da larunbatean, abuztuaren 1an, Zigoitian, Ondategiko Bengolarra parkean, arratsaldeko zortziretan.

"Errimak bi oinetan" dantza eta bertso ikusgarria ikusgai Zigoitian
Iturria: kulturklik.euskadi.eus

Haatik dantza konpainiak “Errimak bi oinetan” bertsoa eta dantza elkartzen dituen sorkuntza eskainiko du larunbat honetan Zigoitian, arratseko zortziretan, Ondategiko Bengolarra parkean. Ikusgarriak helburutzat du bertsoa dantzara eramatea, ariketa edota jolas moduan landurik, eman dezagun, bertso sorta zaharrei mugimendua emanez gaurkotzeko. Zuzendaritza lanetan Aiert Beobide eta Unai Elizasu ibili dira. Urteetan zehar, bertsolari ezberdinen sorkuntzak erabili dituzte euskarri gira, Sustrai Colina, Xalbado, Lazkao Txiki edo Uxue Alberdirenak bezala. 2011 urtean sortu zen konpainia eta 2012 urtean estreinatu zuten ikusgarria. Ordutik, zabaltzen dabiltza leku ezberdinetan, larunbatean egingo duten bezela Zigoitian.

“Errimak bi oinetan” dantza eta bertso ikusgarria ikusgai Zigoitian-