Finalaurrekoen bigarren itzulia larunbatean hasiko da Donostian

Finalaurrekoen bigarren itzulia larunbatean hasiko da Donostian –

Miarritzeko saioaren ondoren hurrengo fasean abestuko duten 18 bertsolarien izenak argitu dira.

Finalaurrekoen bigarren itzulia larunbatean hasiko da Donostian
Arg: I. Gurrutxaga (Goierriko Hitza)

Azaroak 21 | Donostia

Ander Aranburu Arriola izango da saioko gai-emailea.

Azaroak 28 | Gasteiz

 Lierni Altuna Ugarte izango da saioko gai-emailea.

Abenduak 5 | Bilbo

 Beñat Vidal Gurrutxaga izango da saioko gai-emailea.

Behin fase hau amaituta, bertsolarien azken bi itzulitako puntuazioak gehituko dira, eta puntu gehien lortzen dituzten zazpi bertsolariak igaroko dira finalera, Maialen Lujanbiorekin batera.

Egin beharreko lanak ere aldatu egingo dira fase honetan. Honako ariketak egin beharko dituzte bertsolariak, bai asteburu honetan Donostian (17.00etan Illunben), bai eta Gasteiz zein Bilboko saioetan ere.

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Ganbarako lana: gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Finalaurrekoen bigarren itzulia larunbatean hasiko da Donostian