Gaur zabaldu da Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea

Bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izan dute aukera orain arte. Gaurtik aurrera nahi duen oro apuntatu ahalko da.

Gaur zabaldu da Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea –

Gaur zabaldu da Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea
 
Lehenengo epean Larraulgo txanda bete da, eta ondorioz, Bidarrai, Zuhatza eta Uitziko txandetan izena emateko aukera egongo da bigarren fase honetan. Izena emateko galdetegia www.bertsozale.eus atarian bete behar da.

Bertso udaleku hauetan dago izena emateko aukera:

  • Zuhatza (Araba). Adina: 9-11 urte. Datak: uztailak 24-28.
  • Uitzi (Nafarroa). Adina: 14-15 urte. Datak: uztailak 25-31.
  • Bidarrai (Baxenabarre). Adina: 16-18 urte. Datak: uztailak 15-24.

2024ko txanden informazioa eskuragarri duzu hemen!

Gaur zabaldu da Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea