Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala zehaztu da

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala zehaztu da –

Iragan ostiralean jokatu zen Lizartzako Txirrita elkartean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa. Malen Gartzia, Danel Etxeberria, Amets Aizpurua, Sustrai Goenaga, Izar Zelarain eta June Aiestaran jardun ziren bertsotan. Imanol Artola “Felix” aritu zen gai-jartzaile lanetan; epaimahaia Zigor Leunda, Leire Beloki eta Bakarne Urreagak osatu zuten.

 

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala zehaztu da
Lizartzako kanporaketako bertsolariak

 

June Aiestaran gailendu zen azkenean, eta horrekin finalerako txartela zuzenean eskuratu.  Hiru kanporaketetako irabazleei beste hiru bertsolari gehitu zaizkie, puntuazioa kontutan hartuta, eta honakoa da apirilaren 29an Lasturko tabernan finalean abestuko duen seikotea:

  • Jon Mendiluze
  • Naia Arrizabalaga
  • June Aiestaran
  • Amets Aizpurua
  • Aratz Lasa 
  • Danel Etxeberria

Finala bertso afaria izango da eta txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Antolakuntzatik honako oharra zabaldu dute: bertso eskoletako gazteen egonaldian parte hartzeko izena eman dutenek ez dute finalerako txartela erosi beharrik izango.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala zehaztu da