Iñaki Iturriotz eta Ibai Amillategi garaile Udabarria Bertsotaneko bigarren saioetan

Iñaki Iturriotz eta Ibai Amillategi garaile Udabarria Bertsotaneko bigarren saioetan –

Iragan ostegunean izan ziren Udabarria Bertsotan faseko bigarren saioak, Diman eta Muxikan; bihar jokatuko da hirugarren itzulia.
 

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak beste bi saio izan zituen pasa den astean; Diman bata eta Muxikan bestea.

 

Iñaki Iturriotz eta Ibai Amillategi garaile Udabarria Bertsotaneko bigarren saioetan

 

A multzoko saioa Diman jokatu zen, bertako eskolan. Saioko irabazlea Iñaki Iturriotz Zuluaga izan da, 182 punturekin. Horrela geratu zen sailkapena:

  1. Iñaki Iturriotz Zuluaga…………………….. 182
  2. Aitor Arrutia Azkueta …………………….. 180.5
  3. Koldo Gezuraga Seijido………………….. 172.5
  4. Ander Sarriugarte Garcia ……………….. 167.5
  5. Iker Garitagoitia Astigarraga………….. 166
  6. Peio Lago Iturriaga ……………………. 129.5

Saioan gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari beharretan, Ariane Elejabarrieta Amorrortu aritu da.

 

Iñaki Iturriotz eta Ibai Amillategi garaile Udabarria Bertsotaneko bigarren saioetan

 

B multzoko saioa, Muxikan jokatu da, Ariatza auzoko Eskoletan. Saioan nagusi Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da, 195.5 punturekin. Horrela geratu dira beste puntuazioak:

  1. Ibai Amillategi Omaetxebarria……….. 195.5
  2. Inazio Vidal Gurrutxaga…………….….. 184.5
  3. Maite Sarasola Isazelaia………………..180
  4. Peru Vidal Gurrutxaga …………………. 177.5
  5. Naroa Torralba Rodriguez……………… 154.5
  6. Ana Picallo Perez………………………… 141.5

 

Saioan gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga ibili da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

Bi saioetako puntuazio desglosatuak ikusteko: Saioak — Udabarria Bertsotan 2023 (bertsozale.eus)

Udabarria Bertsotan faseko hurrengo saioak bihar izango dira, maiatzaren 18an, Aulestin eta Sopelan. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Iñaki Iturriotz eta Ibai Amillategi garaile Udabarria Bertsotaneko bigarren saioetan