Jokin Onaindia, Arabako Eskolarteko txapeldun
Jokin Onaindia Arabako Eskolarteko txapeldun –
Aramaioko Kultur Etxean jokatu zen iragan larunbatean Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko finala. Sei finalista igo ziren oholtzara, denak 14 eta 18 urte artekoak: Anitz Abarrategi, Garai Agirre, Jokin Onaindia, June Astegieta, Maia Ortiz de Zarate eta Urko Lafuente. Peru Abarrategik egin zituen gai-jartzaile lanak.
Zortziko handian bina bertso kantatu behar izan zituzten lehenik, eta zortziko txikian jardun ziren ondoren. Bakarka puntuei tupustean erantzun ondoren bakarkako lanaren ordua iritsi zitzaien, gaia jarrita bertso bat botaz.
Ekaitz Samaniego, Endika Jimenez, Aitor Jimenez eta Egoitz Martinez de Albenizek osatu zuten epaimahaia. Jokin Onaindiak bildu zituen puntu gehien, eta bigarren postua lortu zuen June Astegietak. Haiek biek ordezkatuko dute Araba ekainaren 14an Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean.
Hemen txapeldunaren agurra:
Zapatu arrratsalde honetan
ekintzau abesteari
ta urtez urtez nibela igo dala
hori bai dala nabari
kaixo esango diot gaurkoan
nik Euskal Herrikoari
mila esker eta muxu handi bat
etorri den jendeari