Luis Otamendi bertsolaria hil da

 

Luis Otamendi –

Luis Otamendi bertsolari aiarra hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egiten ari zaizkio gaurko egunez.
 
Luis Otamendi
 

 

 

Luis Otamendi (Aia, 1947- Zarautz 2021) zaletasun handiko etxe batean jaio zen, Indargarate baserrian. Anaiarekin batera baserriko lanetan ari zen bitartean aritzen zen bertsotan, Basarriri entzunaz. Nikolas Zendoiak bultzatu zuen plazara eta Gipuzkoako zein Euskal Herriko hainbat txapelketatan hartu zuen parte, baita bestelako sariketetan ere.

Lehen plaza Ordizian egin zuen 1972an eta bitan hartu zuen parte Bertsolari Txapelketa Nagusian, 1982an eta 1986an. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan ere hartu zuen 1991 eta 1995 urteetan, eta beste bi sari eskuratutakoa ere bada: Osinalde Saria 1973an eta Orixe saria 1978an.

Luis Otamendi