Maiatzaren 13an Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution

2017-05-07

Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution

Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution

Maiatzaren 13an zita garrantzitsua dute Legution Arabako bertsozale gazteek, euskara eta bertsogintza uztartuz egun osoko egitaraua antolatu baitute. 10etan egunari ongi etorria emango diote, eta ordu erdi beranduago hasiko dira ekimenak. Legutioko aretoan Bertsoa Bizi Gazte lehiaketaren baitan egin dituzten bideo klipak erakutsiko dituzte, eta garailea izendatzeko metodoetako bat txalometroa izango da. Guztira 15 lan inguru bidali dituzte,  bertsoa, rap edo abestiei letra berriak eginez,  euskarazko sormena bultzatzea helburu duen lehiaketa izaki:  Gorbeialdea, Arabar Errioxa, Gasteiz, Lautada, Añana  eta Mendialdeko taldeek hartu dute parte. Hamaiketakoaren ostean indarrak hartu eta  eskolarteko  gazteen finala izango da. Aurtengoan bost bertsolari gazte izango dira kantuan: Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi eta Unai Anda.

Bazkalondoren jaiak aurrera jarraituko du, bertsoa, rapa , musika eta dantzatzeko aukera eta guzti.

10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean

10:30ean Bideoklipak

11:30etan hamaiketakoa

12:00etan 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala

14:30ean BAZKARIA Frontoian.

16:00etan SARI BANAKETA eta AMAIERA JAIA Frontoian

Autobusa izango da gazteentzat :  Gasteiz, Agurain, Kanpezu eta Oiondik

Autobusean zein bazkarian izena emateko deitu telefono honetara edo idatzi helbide elektronikora :

688616531

Araba@bertsozale.com

Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution