Sexuaz eta abiada bizian (Lujanbio eta Irazu)

Lujanbio eta Irazu

Ikus.entzunezko hau Bertsoa.eus ataritik ekarri dugu:

………………………………………………………………………………………….

Hogeitazortzi urtez jarraian bertso astea ospatu zen Oiartzunen; 1982.urtetik 2010era bitartean. Guk gogora ekarri nahi izan dugu 2000. urtean, Elorsoro kiroldegian,Maialen Lujanbiok eta Jexux Mari Irazuk kantatutako bertsoaldia.

Esteban Martiarena gai-jartzaileak sexu gau “apasionatu” baten hurrengo gauean kokatu zituen bertsolariak. Lujanbio eta Irazuk abiada bizian  kantatu zuten entzuleen erantzunari tarterik utzi gabe. Hiru minutu eta erdian hamar bertso kantatu zituzten zortziko txikian. Ikus ezazu nola jardun zuten sexuaz bertsotan etenik gabe.

Lujanbio eta Irazu