“Oholtzapetik” ekimena abiatu du Arabako Bertsozale Elkarteak

2020-06-17

“Oholtzapetik” ekimena abiatu du Arabako Bertsozale Elkarteak –

Ostiralean “Oholtzapetik” egitasmoa jarriko da martxan Izarrako plazan. Kantuan arituko diren bertsolariak: Martin AbarrategiAndere ArriolabengoaIñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta dira. Gai jartzaile lanetan Oier Azkarraga izango da. Epailea entzulea izango da.

Arabako 16 bertsolarik hartu dute parte OHOLTZAPETIK ekimenean, lau saiotan. Entzuleek erabakiko dute laukote bakoitzetik nor igaroko den Araiako finalean abestera. 

“Finalean ez da epailetzarik egongo, eta ez da irabazlerik izendatuko”, jakinarazi du Arabako Bertsozale Elkarteak.

Gainontzeko saioen berri hemen: 

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik-entzulea-epaile/oholtzapetik-2020/

Arabako Bertsozale Elkarteak eta tokian tokiko Udalek entzuleen osasun eta segurtasuna bermatuko dituen neurriak hartuko dituzte, antolatzaileek zabaldu dutene: “Saioaren eremura aurretiaz etortzeko eskatuko zaie bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskara jarrita izatea eremuan sartu eta irteteko. Saioak irauten duen bitartean, jarlekuetan maskara gabe egon liteke. Eserlekuak banakakoak izango dira eta 2 metrotako distantziara lekutuak egongo dira, hauek saio aurretik eta ostean garbitu eta desinfektatuko dira”. 

Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.

"Oholtzapetik" ekimena abiatu du Arabako Bertsozale Elkarteak
“Oholtzapetik” ekimena abiatu du Arabako Bertsozale Elkartea