Osinalde sariketaren 50. urteurrena ospatzeko jaia antolatu dute Gabirian

Osinalde sariketaren 50. urteurrena ospatzeko jaia antolatu dute Gabirian –

Osinalde sariketak 50 urte bete ditu aurten, eta merezi duen tamainako ospaklizuna antolatu dute gabiriarrek irailaren 17rako.

Eguna elizako saloian egingo duten ekitaldiarekin hasiko da. eta jarraian, 12:30etan, bertso poteoa egingo dute herriko taberna eta elkarteetan zehar. 

14:30etarako antolatu da bazkaria elkartean. 25€ ordaindu beharko dira, eta erreserbatzeko 650 141 813 mugikorrera idatzi.

Bertso saioa 17:00etan hasiko da.

Osinalde sariketa lehendabizikoz ospatu zenetik bertan parte hartuduten gazte eta gazte ohi andana batek hartuko du parte saioan: Xabier Zeberio, Joxe Izagirre “Attola”, Mikel Mendizabal, Jose Luis Mugertza “Elgetzu”…

 

Osinalde sariketaren 50. urteurrena ospatzeko jaia antolatu dute Gabirian

Osinalde sariketaren 50. urteurrena ospatzeko jaia antolatu dute Gabirian