Jone Makazaga: “Publiko zabalagoaren eta latinezko poema klasikoen artean zubiak eraikitzea lortu dugula uste dut”

2024-09-26 Juan Luis Zabala

Latindar autoreen poemak gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu, eta horri buruzko gogoeta egin du Jone Makazagak izenburutzat Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta duen gradu amaierako lanean. EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL sariaren laguntza izan du horretarako.

Sekulako zaparrada

2024-09-24

Sekulako zaparrada - Oihana Arana, BERRIAn. Udazkenari etxeko leihoak ixtea ahaztu zitzaion pasa den astean. Asteazkenean nabaritu nuen bereziki. Ez nengoen oso triste, baina apur bat bai. Trenetik irten eta [...]

Lehen plaza parekideaz hizketan, oholtza azpikoekin

2024-09-24 Iraitz Mateo

Emeki Emakume Elkartea, Hondarribiko elkartea da, duela 30 urte baino gehiago sortu zen, eta egun lanean jarraitzen du. 1992an antolatu zuten bi gizonezkok eta bi emakumezkok kantatuko zuten bertso saioa, ez zuten Euskal Herriko lehen bertso saio parekidea izango zenaren segurantzarik, baina aurrera urratsa egiteko garaia bazela iruditzen zitzaien, eta berek eman zuten.