Elkarrizketak

(BER)PIZKUNDE

2026-03-27

(BER)PIZKUNDE - Xabier Isasi Balanzategi, Irunero atarian. Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2026/03/liburuki3_1658a.mp3"][/audio] Zer gertatzen da? Nola dagoen abertzaleen baratza? abertzaleek badaukate, bai, independentisten antza baina berdinak baldin badira, zergatik izenen [...]

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11 Andoni Egaña

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.

Jone Makazaga: “Publiko zabalagoaren eta latinezko poema klasikoen artean zubiak eraikitzea lortu dugula uste dut”

2024-09-26 Juan Luis Zabala

Latindar autoreen poemak gaur egungo bertsolaritzako eta pastoraletako moldeetara egokitu, eta horri buruzko gogoeta egin du Jone Makazagak izenburutzat Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta duen gradu amaierako lanean. EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak emandako GrAL sariaren laguntza izan du horretarako.