Peru Abarrategi garaile Laudion

Peru Abarrategi garaile Laudion –

Atzo ospatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa Laudion, Kasinoan. Oholtzara igo zen bertsolari bakoitzak 13 bertso puntuagarri abestu behar izan zituen:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
  • Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Peru Abarrategi garaile Laudion

Behin ariketa puntuagarriak eginda, Peru Abarrategik eskuratu du puntu gehien.

  • Peru Abarrategi: 251,5 puntu
  • Ekaitz Samaniego: 241 puntu
  • Andere Arriolabengoa: 236,5 puntu
  • Aitor Ugarte Eriz: 233 puntu
  • Hegoi Amabizka: 222,5 puntu
  • Manu Bendala: 222,5 puntu

Peru Abarrategi garaile Laudion

Irati Martinez Izaga izan zen Laudioko aurkezlea. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita aritu zen idazkari lanetan.

Antolakuntzatik saioko irudiak zabaldu dituzte

Hurrengo saioa, otsailaren 21ean izango da Izarrako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Peru Abarrategi garaile Laudion