Peru Abarrategik Aramaioko saioa irabazita ebatzita gelditu da finala

Peru Abarrategik Aramaioko saioa irabazita ebatzita gelditu da finala –

Peru Abarrategik Aramaioko saioa irabazita ebatzita gelditu da finala

Iragan larunbatean jokatu zen Aramaion Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa, Kultur Etxean. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Ganbarako lana:
    • Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
    • Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean

Lan puntuagarriak eginda, Peru Abarrategik eskuratu zituen puntu gehien. Honatx puntuazio zerrenda:

  • Peru Abarrategi: 377 puntu
  • Danel Herrarte: 359,5 puntu
  • Andere Arriolabengoa: 349,5 puntu
  • Xabi Igoa: 347 puntu
  • Martin Abarrategi: 343 puntu
  • Sabin Abarrategi: 333,5 puntu

Aramaioko saioa bertsoa.eus-en ikusgai

 

Saio honekin jada ebatzita gelditu da nork abestuko duen Gasteizko finalean:

  • Aroa Arrizubieta
  • Iñaki Viñaspre
  • Maddi Agirre
  • Martin Abarrategi
  • Peru Abarrategi
  • Unai Anda

Saioa Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da, martxoaren 28an, 17:30etan. Sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.

Peru Abarrategik Aramaioko saioa irabazita ebatzita gelditu da finala