#Xilaba Aitor Servier garaile Hiriburun, eta final aitzinekoak zehaztuta

Aitor Servier garaile Hiriburun –

Atzo jokatu zen Xilaba txapelketako bigarren daseko azken saioa Hiriburuko La Perle aretoan. Bertako bertso eskolako haurrek eman zieten ongi etorria bertsozaleei, eta jarraian oholtzan zeuden sei bertsolariek honako lanak egin behar izan zituzten:

Irantzu Idoate Funosas Ramuntxo Christy Biscay 8ko nagusia

Bi diseinatzaile zirezte. Azken urteetan, inguruko gaztetxe, besta komite eta elkarteen afitxekin ateratzen zenuten bizimodua aitzinera. Azkenaldian, geroz eta eskaera gutiago duzue.

 
Joanes Etxebarria Martinez Nahia Sasco Etxeberri 8ko nagusia

Gurasoak zirezte. Zuen haurrari autismoaren espektroko nahasmena diagnostikatu zioten ttikia zenean. Gaur du eskolako lehen eguna. Biek ateraino ereman duzue.

 
Johaine Sarraillet Arrizabalaga Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia

Bi herritar zirezte. Herriko etxeak gaueko argiztapen publikoa murriztea erabaki du, ingurumenagatik. Gaur da aplikatzen den lehen eguna. Gaueko 10ak dira; etxera bidean zoazte, ilunpean.

 
Nahia Sasco Etxeberri Ramuntxo Christy Biscay 8ko txikia

Bikotea zirezte. Bidaiari itsasontzi handi batean hilabetea pasatzea erabaki duzue. 4___________, aktibitate guzietan izena eman nahi duzu. 1______________, denak errefusatzen dituzu.

 
Johaine Sarraillet Arrizabalaga Irantzu Idoate Funosas 8ko txikia

Irantzu, AEK-ko irakaslea zira. Ikasturtea hasi berri duzu eta Johaine, agertu zaizu klasera, ikasle gisa. Lehen aurkezpena egitean, polizia dela erran dizu.

 
Aitor Servier Etxexuri Joanes Etxebarria Martinez 8ko txikia

Aitor, adineko pertsona zira. Azkenaldian, zure osagarria okertzen ari da. Badu aspaldi ez zenuela Joanes iloba ikusi. Aste honetan hirugarren aldiz agertu zaizu opari bat eskuan.

 
Ramuntxo Christy Biscay Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du Hauxe duzu gaia: Etxebizitza Huna lehen puntua 1:Etxeak saltzen dira/biziki kario Eta bigarrena 2:Arazoa hedatu/da barnekaldera

 
Irantzu Idoate Funosas Puntuari erantzunak

Hau duzu gaia: Olentzero Huna lehen puntua 1:Menditik jautsiko da/laster Olentzero Eta bigarrena 2: Umeek maite dute/helduek ere bai

 
Joanes Etxebarria Martinez Puntuari erantzunak

Doinua: Haizeak bidali du. Hau duzu gaia: Kulturgintza Hau duzu lehen puntua 1: Kulturan apaldua/da diru laguntza Eta bigarrena 2: Elkarte askorentzat/zaila da izanen

 
Nahia Sasco Etxeberri Puntuari erantzunak

Doinua: Xarmegarria zira Hau duzu gaia: Zigarreta elektronikoak. Huna lehen puntua 1:Gero ta gazte gehiok/ ahoan du kea Eta bigarrena 2: Jostailu itxura du / pozoina da alta

 
Johaine Sarraillet Arrizabalaga Puntuari erantzunak

Doinua:Haizeak bidali du Hau duzu gaia: Eskuin muturra Hau da lehen puntua 1:Eskuin muturra doa/ gero ta gorago Eta bigarrena 2:Euskal Herrian nola/diogu eutsiko?

 
Aitor Servier Etxexuri Puntuari erantzunak

Doinua : Xarmegarria zira Hauxe duzu gaia: Liburuak Hau da lehen puntua: Doinua : Xarmegarria zira Hauxe duzu gaia: Liburuak Hau da lehen puntua Doinua : Xarmegarria zira Hauxe duzu gaia: Liburuak Hau da lehen puntua 1. Liburu anitz eta/ irakurle gutxi Eta bigarrena 2. Noiz irakurri duzu/ azken liburua?

 
Johaine Sarraillet Arrizabalaga Ramuntxo Christy Biscay 10eko txikia

Gurasoak zirezte. Johaine zuen 14 urteko haurrari permisarik gabeko autoa erosi nahi diozu. Ramuntxo, dudak dituzu

 
Nahia Sasco Etxeberri Aitor Servier Etxexuri 10eko txikia

Euskal Herria Zuzenean festibaleko bi kide ohi zirezte. Aurten 30 urte beteko ditu festibalak. 4__________, lan txanda batean izena eman nahi zinuke. 6 ____________, zu ez zira segur

 
Joanes Etxebarria Martinez Irantzu Idoate Funosas 10eko txikia

Bi arrantzale zirezte. Hurbileko uretan arrantzatzen duzue, Baionako portuan gelditzen den azken arrantza ontzian. Garai zailak izanik ere, zuk Joanes lanbidearekin aitzina segitu nahi duzu. Irantz, aldiz, dudak dituzu.

 
Ramuntxo Christy Biscay Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

 
Irantzu Idoate Funosas Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

 
Joanes Etxebarria Martinez Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

 
Nahia Sasco Etxeberri Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

 
Johaine Sarraillet Arrizabalaga Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

 
Aitor Servier Etxexuri Ganbarako lana

Aldi oro, debaldetan hitz egiten duzula iruditzen zaizu

Aitor Servier garaile Hiriburun

Lan puntuagarriak eginda Aitor Servierrek zakuratu zuen puntu gehien. Honela gelditu zen puntuazioa taula:

Aitor Servier garaile Hiriburun

Gai-emailea Antton Lannes Duhalde izan zen, eta honako lagunek osatu zuten epaimahaia:  Ainhoa Sarasua Laskarai, Eneko Bidegain Aire, Zuhaitz Olazabal Susperregui, Iban Thicoipe eta Ortzi Murua Berra. 

Kontuak horrela, zehaztuta gelditu da ze bertsolarik abestuko duten final aitzinetako saioetan. Honakoak dira hurrengo fasean parte hartuko duten bertsolariak eta saioak jokatuko diren plazak:

URTARRILAK 10, BAIGORRIko Plaza Xokon

  • Elixabet Etxandi Goihenetxe
  • Haira Aizpurua Ibargarai
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Mizel Mateo Sallaberry
  • Nahia Sasco Etxeberri

Gai emailea: Joana Itzaina Malharin

URTARRILAK 17, BARDOZEko Ezker Paretan

  • Aitor Servier Etxexuri
  • Irantzu Idoate Funosas
  • Karlos Aizpurua Etxarte
  • Maddi Ane Txoperena Iribarren
  • Patxi Iriart Hiribarren
  • Ramuntxo Christy Biscay

Gai emailea: Ekhi Erremundegi Beloki.

Sarrerak eskuragai bertsosarrerak.eus helbidean.

Aitor Servier garaile Hiriburun  Aitor Servier garaile Hiriburun  Aitor Servier garaile Hiriburun  Aitor Servier garaile Hiriburun