Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria

VII. Bertsolamintzari behakoa

2024-11-20

VII Bertsolamintzari behakoa - Bertsolamintza gogoeta saioa da. Eta hori eskatzen zaie txostengileei, gai jakin bati buruz gogoeta egitea eta hori konpartitzea. Hausnarketek, eztabaidek, alde eta kontrako argudioek utziko dute [...]

Trabukoren kantako misterioak

2024-11-19

Gazte denboran, kantari hasteko, aski izaten genuen lagunarteko edozein otordu edo festa. Behin eztarriak urratuxe ezkero, atzenerako han hasiko zen baten bat bazterretik: “Kanta zak Trabukona, hi” erreguka, goizuetarra nintzelako edo. Eta ezin baba, kantatu gabe utzi:

Goizuetan bada gizon bat
deitzen zaio Trabuko…

Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu, aurretik edo ondotik, urrutira gabe Ituringo Arotzarenak lagun dituztela. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hauspetik atera eta, biak elkarren ondo ondoan.

Larunbatean jokatuko da XI. Izeta Sariketa

2024-11-18

Larunbatean jokatuko da XI Izeta Sariketa - Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu dute ekimena. 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte sariketaren hamaikagarren edizioan. [...]