Ederbidean
Ederbidean - https://youtu.be/JQqWsku-9ww Doinua: Segidilla Lanean jai astebete, alforjak ilusioz bete, lau egunerako beste burua patxada eske Zertan joan urruti? bideak hor eduki seinale eta guzti nahiz ta [...]
Ederbidean - https://youtu.be/JQqWsku-9ww Doinua: Segidilla Lanean jai astebete, alforjak ilusioz bete, lau egunerako beste burua patxada eske Zertan joan urruti? bideak hor eduki seinale eta guzti nahiz ta [...]
Kloroa. Kloroa bigarren halogenoa da, taula periodikoko 17 zenbaki atomikoa duen ez-metal bat izanik. Bere propietateak fruorraren, bromoaren eta iodoaren antzekoak dira. Kloroaren konfigurazio elektronikoa [Ne] 3s23p5 da, zeinetatik azkenengo zazpi elektroiak balentzia elektroiak diren.
Martxoa. Inauterietako bestondoak gainetik kendu berri ditugun honetan hilabete ederra dugu aitzinetik; arratsaldeko argi orduak luzatzea ekarriko duen ordu-aldaketa, giro goxoa eta udaren atari den udaberriaren etorrera, abenduan hasi ziren Eskuz binakako pilota txapelketako finalak,… Aste-santuko opor-egun zaleek aurten apirila arte esperatu beharko dute baina tira,… pazientzia.
Aitortzen dut bakarkako lanak ez ditudala hagitz gustuko. Ofizioka aritzea bai; bertsotan, koplaka, puntuka,…baina gai zabal bat jaso eta ia hutsetik sortzen hasi behar hori …uf! Entzuleak harrapatuta gelditzeko moduko gai sinesgarri bat topatu, neurri luze bat hartu, antzinatik inork bota ez duen ideiaren bat ekartzen saiatu… sekulako nagikeria sortzen dit. Garai batean bakarkako lanak errazagoak ziren: “Etxalarko usategietatik pasatzen ari zaren usoa zara.Hiru bertso azpian dauden ehiztariei”. Horrela bai! Hiru ideia lotu eta pim-pam-pum, bertsoak eginak.