Oihana Iguaran

Oihana Iguaran

Bando zabalera

2024-05-07

“Bando! Bando! Alkatek esan do…” diote Ataunen. Bertsolaritzan “Tarrapatatan” kantatzen diogu, 86tik. Bietan ere, antzekoa da norabidea (goitik beherakoa) eta helburua (isiltasuna egin dadin). Bandoa zabaltzeak ekar lezake bandoen arteko zirrikitua zabaltzea. Edo, nork daki, akaso beti izan da arrakala bat. Nahiko banda berezia da gurea.

Propio apropia

2024-04-03

Bertsolarioi rolak proposatzen zaizkigu askotan. Eta gai zabaletan, apropos hartu izan ditugu. Edozein rol ote da, ordea, aproposa? Beste askoren artean galdera horri erantzuteko ahalegina planteatu du 2024ko bertsolamintzak: Nondik eta zeri kantatzen diogu? (laster irakurri ahalko duzue aldizkari honetan luze, zabal eta sakon horko gogoetek emana).

Plaza bat elkarrena

2024-03-04

Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.

Ideologia

2024-01-12

Ideologia - Adierazpen askatasunaz hainbeste hitz egiten den honetan, badirudi entzun nahi ez ditugun diskurtsoetan dagoela muga. Kasualki, lerro jakin bateko ahotsek sentitzen dute «dagoeneko ez dago ezer esaterik» edo [...]