Bertso saio berezia Billabonan, "(H)ari naizela"-ren 200. irratsaioa ospatzeko

(H)ari naizela –

Argia aldizkaritik.


Otsailaren 26an bertso saio berezia antolatu dute Ataria Irratiak, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topaguneak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak elkarlanean: Imanol Artola “Felix”-ek gidatzen duen bertsolaritzaren inguruko saioak 200. programa beteko du martxoaren 3an. Hori ospatzeko “Felix”ek berak gidatutako bertso saio berezia egingo dute Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Sotok. Azken sarrerak salgai dira.

 

(H)ari naizela

 

2016ko urtarrilaren 17an emititu zuen Ataria Irratiak lehenbiziko (H)ari naizela saioa eta geroztik asteazkenero 20:00etatik aurrera jarraitu daiteke irratiz, edo webgune honetan entzun daitezke orain artekoak. Martxoaren 3an beteko du 200. saioa, eta programaren haria ostiral honetan Billabonan egingo duten bertso saio bereziko bertsoak izango dira. Uhinak du izenburu bertso saioak eta horixe izango du gai ardatza.

Otsailaren 26an, ostirala, 19:00etan Billabonako Gurea zineman arituko dira Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto, irrati gidariaren gaiei zukua ateratzen.

Sarrerak hemen eros daitezke. Atariak iragarri du azken 50 sarrerak geratzen direla.

Bertsozale Elkartearen “Bidaiak” egitasmoaren zati ere bada saio berezi hau

Bidaiak egitasmoa sortu zuen Bertsozale Elkarteak konfinamendu garaian, bertsolaritza suspertzeko online ziren saioak eskaintzeko. Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, uda ostean ere jarraitu diote bide horri eta Billabonan ostiral honetan egingo den Uhinak saioa egitasmo horren zati da.

(H)ari naizela