Jon Martinek ‘Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan’ hitzaldia eskainiko du Aldundiko Liburutegian

2022-03-18

Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan –

Unai Sarriugarte El Correon.


Solasaldi hauxe ‘Artea, literatura eta femimismoa’ izeneko egitasmoaren baitan gauzatuko da Aldundiko Liburutegian, astearte honetan, 19.00etan

 

Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan

Jon Martin Etxebeste bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlari euskalduna dugu. / MADDI SUAREZ

 

Astearte honetan Jon Martin bertsolari eta irakasleak ‘Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Hauxe Bilboko erdigunean kokatuta dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegiko hitzaldi aretoan ospatuko da 19.00etan abiatuta.

Solasaldi hauxe ‘Artea, literatura eta femimismoa’ izeneko egitasmoaren baitan gauzatuko da. Ekimenaren hirugarren hitzaldia izango da hauxe, LAIDA Literatura eta Identitatea Ikerketa Taldea Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean martxoko astearte arratsaldetan ospatzen ari dena, hain zuzen ere.

Bertan Martinek emakumeek gaur egun bertsolaritzaren alorrean zer espazio duten aztertuko du. Dioenaren arabera, «azken urteotan bertsolaritzaren munduan emakumeen iraultza bezalako bat eman da», eta, horren adibide esanguratsuen gisa Maialen Lujanbioren adibidea ematen du, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazlea izan dena birritan, 2009 eta 2017 urteetan, alegia.

Dena den, Martinek nabarmentzen duenez, gaur egun plazen egunerokotasunean «gizonek gailentzen jarraitzen dute, bertan esku hartzen duten emakumezko bertsolarien kopurua soilik % 25koa baita, parte-hartzaileen laurdena», hain zuzen ere.

18 urtera arte bertsolaritza ikasten dabiltzan emakumezkoen kopurua «nahiko handiagoa» dela aitortzen du, ikasleen erdia emakumezkoak direlarik. Baina, adin nagusikoak direnean eta unibertsitatera abiatutakoan emakumezkoek bertsolaritzan jarraitu ordez, beste alternatiba batzuen alde egiten dute, plazen maskulininazio bat ematen delarik.

Jon Martin Etxebeste bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlari euskalduna dugu. Kazetari eta gidoilari lanetan ere ibilitakoa da, Publizitatea eta Harreman Publikoan lizentziatua baita. Horrez gain, musikaren munduan ere aritutakoa da, Berai musika taldeko kidea delarik.

Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan