Bertsolariak sukaldean

 

Jon Martinek ‘Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan’ hitzaldia eskainiko du Aldundiko Liburutegian

Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan – Unai Sarriugarte El Correon. Solasaldi hauxe ‘Artea, literatura eta femimismoa’ izeneko egitasmoaren baitan gauzatuko da Aldundiko Liburutegian, astearte honetan, 19.00etan     Astearte honetan Jon Martin bertsolari eta irakasleak ‘Emakume bertsolarien espazioa gazte sariketetan’ izeneko hitzaldia eskainiko du. Hauxe Bilboko erdigunean kokatuta dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegiko hitzaldi aretoan

Jon Martin lehenengo Seguran, 673,5 puntu eskuratuta

Jon Martin nagusi Seguran, 673,5 puntu eskuratuta Jon Martinek eskuratu du puntu gehien Seguran ospatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan. Nerea Elustondo izan da bigarren, 665,5 punturekin; hirugarren, Beñat Iguaran, 655,5 punturekin; laugarren, Ander Fuentes ‘Itturri’, 629,5 punturekin; bosgarren, Unai Gaztelumendi, 620 punturekin; eta, seigarren, Felix Zubia, 594 puntu eskuratuta.   Mukuru bete

Jon Lopategi oroimenean

Jon Lopategi oroimenean – Adolfo Arejita Deia egunkarian. Jon Lopategi Lauzirikaren heriotzaren berri izan dugu, Muxikako semea eta Arietzako bertso-eskolako landare fruitutsua. Bertsoari eta euskarari dautsala bere bizialdirik gehiena eman duen gizona, eta lan guzti horren merituz Euskaltzaindiak 2014an ohorezko euskaltzain izendatua. Bertsotan ezagutu nuen 60.eko hamarkadan Olabarriko (Errigoiti) jaietan, Iturri bertsolariarekin batera, Bizkaiko gobernadore zibilak lurraldean bertsotan plazan

Alaia Martin nagusi Baigorrin, 712 puntu eskuratuta

Alaia Martin nagusi Baigorrin,  712 puntu eskuratuta Alaia Martin izan da nagusi Baigorrin, 712 puntu eskuratuta. Bigarren Aimar Karrika izan da, 651,5 puntu lortuta, eta Beñat Ugartetxea hirugarren, 631, 5 punturekin. 615 lagun inguruk bete dute Baigorriko Ezker pareta frontoia, txapelketari hasiera eman dion saioan.    Txapelketak bere bideari ekin dio Baigorrin, Ezker pareta pilotalekuan.