Gu ere bertsotan

Gu ere bertsotan –

Gasteizko Udalaren webgunetik.


Gu ere bertsotan

Sarbidea

Izena emateko orria: Gu ere bertsotan

Jaitsi, bete eta bidali helbide honetara infocultura@vitoria-gasteiz.org

 

Deskribapena

Bertsolaritza tailerrak dira, hizkuntza, kultura, musika (ahotsa) eta  trebetasun pertsonalak eta sozialak lantzen dituztenak. Horien bidez hainbat gaitasun eta balio lantzen dira, hala nola, sormena, pentsamendu kritikoa, jendaurrekotasuna, kantakera, komunikaziorako gaitasuna, kultura ezagutu eta parte hartzeko grina eta entzute aktiboa.

Ikasturtean zehar,  emanaldiak prestatzen dira, eskolan bertan egiteko edo beste ikastetxe batekin topaketa egiteko. Horrez gain, gelaz gelako bertso bilduma egin ohi da.

 

Baloreak

Sormena, Identitatea, Parte hartzea

 

Helburuak

  • Bertsolaritza kultur adierazpide nagusi gisa ezagutzea
  • Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzea
  • Jende aurreko emanaldi bat burutzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egoki baliatzea
  • Taldean harreman onak sustatzea
  • Bertsozaletzea eta euskararekiko jarrera positiboa izatea
  • Ikastetxean/hirian bertsozaletasuna eta bertsolaritza sustatzea

 

Parte hartzeko baldintzak

  • Ikasturtea : 2025 – 2026
  • Lekua: Ikastetxean bertan, ikasgelan
  • Egutegia: Tailerrak urrian hasiko dira
  • Ordutegia: Eskola orduen barruan (ordutegiak zuzenean adostuko dira Arabako Bertsozale Elkartearekin)
  • Iraupena: 15 ordu talde bakoitzeko
  • Hizkuntza: Euskera
  • Parte hartzaileen gehienezko kopurua : 33 talde
  • Ordainketa: Bai | Talde bakoitzeko 150 euro + materiala (78 euro gelako urte osorako plataforma digitalerako eta ikasleen liburuak 5 euro aleko eta ale bana ikasleko)
  • Garraioa :
    • Antolatzen du: Ez
    • Dirulaguntza: Ez

 

Informazioa

  • Antolatzen du: Arabako Bertsozale Elkartea
  • Izena: Nati Ruiz de Egino-Kultura Zerbitzua
  • Telefonoa: 945 16 12 68
  • email: infocultura@vitoria-gasteiz.org
Gu ere bertsotan