“Hitza Jolas” Euskadi Irratiko uhinetara itzuliko da apirilaren 17an

2021-04-16

“Hitza Jolas” Euskadi Irratiko uhinetara itzuliko da apirilaren 17an –

EITB ataritik.


Eneritz Gorrotxategik gidatuta, itzulera izango du ardatz bertsolaritza saioaren aro berriko lehen atalak.

 

"Hitza Jolas" Euskadi Irratiko uhinetara itzuliko da apirilaren 17an

 

Hitza Jolas” irratsaioa apirilaren 17an itzuliko da Euskadi Irratiko uhinetara, Eneritz Gorrotxategiren gidaritzapean. Itzulera iragartzeko, Jon Maiak, Alaia Martinek eta Maddalen Arzallusek egindako bertsoak zabaldu ditugu sare sozialetan, eta horixe izango da, hain zuzen, lehen saioaren ardatza: itzulera. Hain juxtu, saioa ixilik izan den denbora tartean, hainbat “itzulera” ere izan dira, besteak beste Xabier Silveirarena, edota Erika Lagomarena. Horiek ere izango dute tartea.

Pandemia garaian bertso-saioak ezohiko moldean ari dira itzultzen, ezohiko ordutegian edota ez-ohiko aforoarekin eta koronabirusak eragindako egoera horrek nola ez, bertsotarako gaia jarri izan du. Bertso zaharren artxiboan ere arakatu du eta “itzulera” hizpide zuen 1982ko bertsoaldiren bat ere berreskuratuko du irratsaioak.

Nikolas Aldaik abiatu zuen bertsolaritzari buruzko saioa Euskadi Irratian 90eko hamarkada hasieran, Xabier Sukiak eman zion jarraipena eta azken ildo horri eusten saiatuko da Gorrotxategi etapa berrian. Besteak beste, “Bederatzikoa”ri etendako lekutik helduko diogu eta artxiboko bertsoaldiak berrituz, “Bertsopedia” osatzen ere saiatuko gara.

“HItza Jolas” saioa larunbatero izango da entzungai 14:00etan eta errepikapena, berriz, igandeetan 23:00etan.

“Hitza Jolas” Euskadi Irratiko uhinetara itzuliko da apirilaren 17an