Martxoaren 18an izango da Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia

Martxoaren 18an izango da Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia –

Bertsozale Elkartearen webgunetik.


Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugu, 18:30etik 20:30era. Aurrez aurre zein online parte hartzeko aukera eskainiko da.
 
Martxoaren 18an izango da Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia
Iaz martxoan ezin eginda, uztailean egin genuen Euskal Herrikoa. / XDZ
 

Pandemiak zipriztinduta joan ziren iazko batzar nagusi gehienak, eta aurtengoak ere halaxe iritsiko dira. Elkartzeko aukera mugatua izanik, aurrez aurre parte hartzeko kopuruak zainduko dira, noski, eta testuingurura egokitutako aukerak eskainiko dira batzarretan parte hartzeko.

Martxoaren 18an, ostegunez, izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusia Amasa-Villabonako Subijana etxean, 18:30etik 20:30era. Aurrez aurre nahiz online jarraitzeko aukera izango du elkarteko bazkideak. Batzarrean, 2020ko memoria eta balantze ekonomikoa aurkeztuko dira, egitasmo nagusiak eta lurraldeetako egoera ezagutuko ditugu, eta 2021eko aurrekontua proposatu eta bozkatuko da.

Lehen batzarra, aste honetan

Batzar Nagusiaren aurretik, lurraldeetako elkarteetako batzarrak egingo ditugu. Arabako Bertsozale Elkartea izango da egiten lehenengoa: igande honetan bertan izango da, otsailaren 7an, Gasteizko Amaia Zentroan. 12:00etan hasiko da. Nafarroako elkartea izango da hurrengoa; otsailaren 13an egingo da batzarra Kondestableko Civivoxeko areto nagusian, 11:00etan. Otsaileko azkena Bertsularien Lagunak Elkartearen Biltzar Nagusia izango da. Hilaren 19an aurreikusten bazen ere (hala jasoko zenuen BertsoZalea berripaperean, bazkide), otsailaren 20an egingo da azkenean, Senpereko Larraldea etxean, 10:30etik aurrera. 

Martxoan egingo dira gainerakoak. Martxoaren 10ean egingo da Gipuzkoako Bertsozale Elkartearena, Orioko kultur etxean, 18:30etik aurrera. Azkenik, handik hiru egunera izango da Bizkaikoa, martxoaren 13an, 10:30ean, Gernika-Lumoko Astran.

Aurrez aurre zein online, tokian tokiko eta Euskal Herriko elkarteen batzarretan parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu bazkide guztioi. Eguna hurbildu ahala, bidaliko zaizue deialdia.

Batzar Nagusiak

Arabako Bertsozale Elkartea Otsailak 7. Amaia Zentroa (Gasteiz), 12:00
Nafarroako Bertsozale Elkartea Otsailak 13. Kondestable (Iruñea), 11:00
Bertsularien Lagunak Elkartea Otsailak 20. Larraldea (Senpere), 10:30
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea Martxoak 10. Kultur Etxea (Orio), 18:30
Bizkaiko Bertsozale Elkartea Martxoak 13. Astra (Gernika-Lumo), 10:30
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Martxoak 18. Subijana etxean (Amasa-Villabona), 18:30
 
Martxoaren 18an izango da Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia