Bertso udalekuak martxan daude
Bertso udalekuak martxan daude –
Bertso udalekuak martxan daude edo egon dira Bidarrain, Zuhatzan eta Sarrian. Honatx tokian tokiko taldeek egindako kronikak, Bertsozale Elkarteak argitaratuak:
Bidarraiko infernua, Bertso Udalekuen paradisu!

Infernuko Zubia dago Bidarrain (Baxenabarre), eta ze leku hoberik 16-18 urteko gazteentzat infernu-zuloa baino, hamar eguneko egonaldia egiteko: dena bertsoa eta zikina, festa eta iji eta aja. Txandako lehen egunean, infernuaren ateetan, talde bakoitzak barrura sartzeko bizitzan egindako motiboak azaldu behar izan zituen, baita deabruari sakrifizio bat eskaini ere. Denek lortu zuten infernuko sugarretan litera bat, eta merezi izan du pekatuaren lurraldean sartzeak, ez baitzen leku hoberik uztailaren 14tik 23ra zernahi egiteko: zikin olinpiadak, sardinak latan, dramatizazio tailerra, infiltratuak jolasa, gau misteriotsua, scape room herrian zehar, “Intzank hik” eguna, Mihiluze, herriko festak (txupinazoa, barrakak, kamiseten serigrafia, zikiro jana eta furgo-farra durumarekin), idazketa tailerra, mikro irekia… Bidarraiko ibaian rafting eginak dira eta inguruko parajeetan via ferrata ibilbidea ezagutu dute. Miren Artetxe eta Sustrai Colina bertsolariekin gozatu ederra hartu zuten eztarri-belarriek, bertso afaritan. Rap tailerra eta kontzertua ere egin dute Arabako eta Lapurdiko raperoen eskutik, Gasteizko Unai Zugazua eta Martin Ziarrusta eta Bokaleko Oihan Perez raperoei esker.
Infernuari txispak ateratzen aritu dira Aritz Irigoien, Aroa Arrizubieta, Beñat Astiz, Garazi Navarro eta Izaro Bilbao begirale-deabruak eta txitxi-burruntziaren erreginak diren Elixabet Etxandi, Garazi Goldarazena eta Maddi Zabalo sukaldariak.
Infernua barrutik ikusi nahi duenarentzat, hemen txandako bideoa!
Bertso Udalekuen hirugarren eta laugarren txandek hartu dute azken erreleboa, Arabako bi aterpetxetan: 9-11 urteko 48 haur Zuhatzako irlan dira bost eguneko egonaldian eta 14-15 urteko 40 gazte Sarriako aterpean, astebetez. Aurtengoa Bertso Udalekuen 27. edizioa da eta 196 partaide elkartuko ditu; horietatik %87 bertso eskoletan dabiltza eta %77 iaz ere Bertso Udalekuetan izan zen. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako gazteen elkargune dira lau txandak.
Bertso Udalekuak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.
9-11 urteko bertso piratak Zuhatzako irlan!

Irlan umorea, partxeak eta bihotza jarri duten begirale taldean elkartu dira Beñat Astiz, Danel Herrarte, Haritz Alberdi, Maddi Agirre, Sabin Abarrategi eta Uxue Ostolaza.
Aurtengoa Bertso Udalekuen 27. edizioa da eta 196 partaide elkartu ditu; horietatik %87 bertso eskoletan dabiltza eta %77 iaz ere Bertso Udalekuetan izan zen. Bertso Udalekuak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren babesaz eta Irizarren laguntzaz.
Sarriako txandan elkartu dira 14-15 urteko 40 gazte

Sarriako txandan begirale-saltsero kuadrillan elkartu dira Aitor Tatiegi, Ane Arexolaleiba, Eki Mateorena, Haize Lekuona, Iraide Onaindia, Martin Abarrategi eta Oihan Navarro artistak eta sukaldean hiru mitxelin izarrak eurentzat gutxitxo diren Haira Aizpurua, Haizea Arana, Joane Aldalur eta Maider Altuna chefak.
Aurtengoa Bertso Udalekuen 27. edizioa da eta 196 partaide elkartu ditu; horietatik %87 bertso eskoletan dabiltza eta %77 iaz ere Bertso Udalekuetan izan zen. Bertso Udalekuak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren babesaz eta Irizarren laguntzaz.