411 eta askoz gehiago

 

Aldizkari txikia da Bertsolari, bere izenari ohore eginez batez ere inprobisazioz lan egiten duena eta bulegotzat tabernak hartzen dituena. Izateko eta egiteko modu hau gora behera, edo agian horrexegatik, espero zitekeena baina askoz jende gehiago bildu ahal izan du ispiluaren, grabagailuaren, orrialde hauen bi aldeetan. Estimatua zaizue denoi.

 

TESTUA: ANTXOKA AGIRRE
MARRAZKIAK: TXEMA GARZIA URBINA

 

Aldizkari txikia da Bertsolari. Urte hauetan guztietan ez du inoiz soldata erdi bat baino gehiago izan kontratupean. Bulegoko administrazio lanak egitea tokatu zaionari egin izan zaio kontratu hori. ‘Mileurista’ baten erdia edo gutxiagokoa izan da beti soldata erdi hori.

Gainerako guztiek kolaboratzaile bezala kobratu izan dute: testuak egin dituztenek, karaktere kopuruaren arabera; argazkilariek, irteera kopuruaren arabera; marrazkilariek, irudi edo orrialde kopuruaren arabera; komertzialek, komisioa; maketatzaile eta zuzentzaileek, zenbakiko; bertso-jartzaileek, bertso sortako; bideo ekoizleek, argitaraturiko bideo bakoitzeko; standean edo saioen atarian egon direnek, eguneko…

Musutruk egin izan den lanaren bolumena ere aipatzeko modukoa da. Joxean Agirrek eta Xanti Jakak, esaterako, urte mordoa, dozenatik gora, egin zuten sos bat bera ere kobratu gabe, koordinatzaile eta kudeatzaile lanetan. Edo, berrienak aipatzearren: Eneko Sierrak 99. zenbakirako idatzi duen kronika luzea ez du kobratu nahi izan, Xabier Igoak Arabako bertso eskoletan egin den harpidetza kanpaina doan egin digu, eta Laxaro Azkunek zenbaki honetarako ekarri duen iritzi testua, musutruk.

Honekin, noski, ez dugu jendea doan lan egitera animatu nahi. Gaur-gaurkoz kolaboratzaile guztiei ordaintzeko ahalmena badago, eta duin ordaintzen da; aurrekontuaren zatirik potoloena bideratzen da horretara. Esan nahi dena da, euskal prentsari hainbatetan planteatu zaion militantzia eta profesionaltasunaren arteko ekuazio horretan, geurean ere askok euren borondatez egin duten hautua lana maila profesional puntakoenaz eta kobratu gabe egitearena izan dela, eta horrek sekulako meritua daukala, eta hori ere ezinbestekoa izan dela aldizkariak aurrera egin ahal izateko.

Aldizkari txikia da Bertsolari. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko bulego txikiena da, seguru, gurea. Ez dauka leihorik, ez dauzka 10 metro karratu baino gehiago, ez dauzka mahai bat eta bi aulki baino gehiago, eta urte hauetan guztietan ateratako aldizkari, liburu, egutegi, kamiseta eta abarrez beteta dago leporaino, alderik alde… Egia aitortu beharko dugu, azkenean: Martin Ugaldekoa ez da bulego bat, postontzia daukan biltegi txiki bat baizik.

Bakoitzak bere etxetik egiten du lan, dena koordinatzaileari bideratzen zaio, honek zuzentzaileari pasatzen dio, eta, bueltan, maketatzailearengana doa… Dena telefono eta email bidez. Bilerak, berriz, (Erredakzio Batzordearenak, Administrazio Batzordearenak, maketa erabakitzeko eta zuzentzeko egiten direnak…) tabernetan, elkarte gastronomikoetan, jatetxeetan, bakanen bat Kostite baserrian, egin ditugu urte hauetan guztietan. Koadernoa eta boligrafoaren, ordenagailuaren ondoan beti egon da kafe kikara, ardo kopa, zerbeza botilatxoa edota pikatzeko zerbait.

Egiteko modu horren bertutez eman dira, hain zuzen ere, aldizkariaren ikur diren umorea, burutazioak eta aldrebeskeriak.

Aldizkari txikia da, berriro diogu, Bertsolari. Urte askoan Joxean Agirrek berak hartu du bere gain kazetaritza lanaren pisurik handiena. Lehen urteetan Laxaro Azkunek ere gauza dezente atera zituen, eta hurrengoetan Pako Aristi ere makina bat zenbaki egindakoa da bakarrik, erdibana edo heren batean. Geroagoko etapa batean, lau urtez, Josu Martinezek, izenorde ezberdinekin eta Txaber Larreategiren laguntzarekin, hainbat lan bikain argitaratu zituen baita ere … Aldizkariaren diseinuak eta maketazioak ere izen abizenak ditu: Txema Garcia Urbina, hogei urtez ari baita lan horretan. Eta erreferentziazko argazkilaria ere badugu, Conny Beireuther, 15 urtetik gora aritu baita kamerarekin hiru bertsolari belaunaldiri argazki bikainak ateratzen. Kudeaketa, berriz, Xanti Jakak eraman zuen lehen urteetan, eta neronek, hurrengoetan. Iritzia emanez ekarpen gehien egin dutenak Andoni Egaña, Joxerra Garzia eta Jon Sarasua izan dira, nola ez. Xalba Garmendia aritu da hogeitaka urtean euskara zuzentzaile moduan…

Izatez, aldizkarian ordu asko sartu dituen jendea, bi eskuetako hatzekin konta daiteke.

Norbera etxetik lanean ari denean, telefonoa inork hartzen ez dionean, emailak erantzunik ez duenean, iragarki bat lortzeko dozena bat ezezko jarraian jaso direnean, bilerara deitu eta bi lagun bakarrik azaltzen direnean, irudi dezake bakarrik ari dela borrokan bat. Baina argitaraturikoei errepaso bat ematen hasi eta bat-bi-hiru-lau… seko harrituta utzi gaitu urte hauetan guztietan aldizkarian parte hartu dutenen kopuruak: 411.

 

Bilerak, berriz, (Erredakzio Batzordearenak, Administrazio Batzordearenak, maketa erabakitzeko eta zuzentzeko egiten direnak…) tabernetan, elkarte gastronomikoetan, jatetxeetan, bakanen bat Kostite baserrian, egin ditugu urte hauetan guztietan.

 

Jon Abril (testuak), Lontxo Aburuza (testuak eta argazkiak), Antxoka Agirre (Erredakzio Batzordea, marrazkiak, testuak, komertzial lanak, administratibo lanak, kudeatzaile, koordinazioa), Eneko Agirre (komertzial lana eta administratibo lanak), Joxean Agirre (Erredakzio Batzordea, koordinazioa, testuak komiki gidoia eta argazkiak), Lorea Agirre (testuak), Manex Agirre (testuak eta bertsoak), Unai Agirre (testuak eta bertsoak), Ainhoa Agirreazaldegi (testuak, bertsoak, komikia eta argazkiak), Jon Agirretxe (testua), Mila Aierbe (testua), Lurdes Auzmendi (testua), Egoitz Aizpuru (testuak, argazkiak eta bertsoak), Karlos Aizpurua (testuak eta argazkiak), Mikel Aizpurua (testua), Oier Aizpurua (testuak), Ibon Ajuria (argazkiak), Txabi Ajuria (testua), Igone Aldama (testua), Beñat Alberdi (testua), Esti Alberdi (testua eta argazkiak), Justo Alberdi (testua), Uxue Alberdi (testuak eta bertsoak), Maria Dolores Albizu (testua), Nikolas Aldai (testua), Antton Mari Aldekoa Otalora (testuak), Lierni Altube (marrazkiak), Jon Altuna (testua), Altzalei (argazkiak), Altzo Txiki (argazkiak), Malen Amenabar (testuak), Paula Amilburu (testua), Kike Amonarriz (testua), Miren Amuriza (testuak, bertsoak eta argazkiak), Xabier Amuriza (testuak eta bertso paperen aukeraketa), Ion Ansa (testua), Miren Tere Antia (testua), Iñaki Apalategi (testuak), Joxemari Aranalde (testua), Iñigo Aranbarri (testua), Ibon Aranbarri (testua), Gotzon Aranburu (testuak eta argazkiak), Natxi Aranburu (testua), Oihana Aranburu (XDZtik argazki bildumak apailatzea), Saioa Arando (testua), Txiliku Aranguren (euskara zuzentzaile), Iñaki Aranzadi (testua), Oier Araolaza (testua), Nora Arbelbide (testua), Joxe Fermin Argiñarena (testua), Pako Aristi (testuak eta argazkiak), Luis Mari Armendariz (testua), Estitxu Arozena (testuak), Manolo Arozena (testua), Urko Arozena (testua), Ibon Arrizabalaga (testua), Amane Arrue (kontabilitatea), Jose Migel Arrugaeta (testua eta argazkiak), Miren Artetxe (testua eta argazkiak), Joseba Artza (testua), Amets Arzallus (testuak eta argazkiak), Jesus Mari Arzallus (testua), Begoña Astigarraga (komertzial lanak), Eñaut Asurabarrena (testua), Urko Atxotegi (testua), Gorka Aulestia (testua), Iñaki Aurrekoetxea (testuak), Xabier Azkue (testua), Mirari Azula (testuak), Soledad Baliela (testua), Luis Baraiazarra (testuak), Aitzol Barandiaran (testuak eta bertsoak), Jon Barberena (testua), Pedro Barea (testua), Oihana Bartra (bertsoak), Joritz Bastarrika (testua), Ander Bastida (administrazio lanak), Aitor Bayo (argazkiak), Mikel Begoña (komikiaren gidoia), Conny Beireuther (argazkiak), Agustin Beloki (testua), Tere Beloki (testua), Eneko Beretxinaga (testua), Axier Bergaretxe (testua), Andoni Berriotxoa ‘Lubaki’ (argazkiak), Maite Berriozabal (testua), Maria Jesus Berrotaran (testua), Eneko Bidegain (testuak eta bertsoak), Joserra Bilbao (testuak), Leire Bilbao (testua), Dani Blanco (argazkiak), Domingo Blanco (testua), Bobi (argazkiak), Arcadio Camaño (testua), Victor Camilleri (argazkiak), Madeleine Cannon (testua), Tahira Natalie Carter (testua eta argazkiak), Remy Casamayor (testua), Jose Antonio Cid (testua), Sustrai Colina (testuak eta bertsoak), Karlos Corbella (argazkiak), Alberto Del Campo (testua), Juan Luis Del Olmo (argazkiak), Lander Diaz de Gereñu (testua), Luis Diaz Viana (testua), Eric Dicharry (testua), Kike Diez de Ultzurrun (testuak), Eneko Dorronsoro (argazkiak), Joanito Dorronsoro (testuak), Bob Edme (argazkiak), Andoni Egaña (Erredakzio Batzordea, testuak, komikia, komikiaren gidoia eta bertsoak), Iñaki Egaña (argazkiak), Estitxu Eizagirre (testuak), Itziar Eizagirre (testua), Mari Karmen Eizagirre (testua), Aitor Elexpuru (testua), Bittor Elizagoien (testuak), Unai Elizasu (testuak), Jon Elizetxe (testua), Izaskun Ellakuriaga (testuak eta argazkiak), Unai Elorriaga (testua), Igor Elortza (testuak eta bertsoak), Lierni Elortza (testua), Alberto Elosegi (argazkiak), Joxean Elosegi (testuak), Migel Anjel Elustondo (testua eta argazkiak), Nerea Elustondo (testuak), Jon Enbeita (testuak), Moises Enbeita (testua), Onintza Enbeita (testua), Oihane Enbeita (testua), Zihara Enbeita (testuak), Zigor Enbeita (testua), Nere Erkiaga (XDZtik argazki bildumak apailatzea), Izaro Errementeria (testua), Pello Esnal (testuak), Ibai Esoain (testua), Esti Esteibar (Erredakzio Batzordea), Arkaitz Estiballes (testuak eta bertsoak), Gorka Etxebarria (testuak eta argazkiak), Joanes Etxebarria (testuak), Juan Manuel Etxebarria (testuak), Pette Etxebarria (marrazkiak), Jose Antonio Etxeberria (testua), Maren Etxeberria (testua), J. Etxeberrioste (argazkiak), Mixel Etxekopar (bertsoak), Iñaki Etxeleku (testua), Luzien Etxezarreta (testua), Enekoitz Etxezarreta (komertzial), Jesus Mari Etxezarreta (testua), Arantxa Ezeiza (bulegoko lana), Anaís Falcó (testua), Milagros Figuera (testua), Ekaitz Filarmendi (argazkiak), Eva Franco (argazkiak), Nahikari Gabilondo (testuak), Joxe Mari Gabiria (testua), Alberto Gabixola (testua), Salome Gabunia (testua), Iñigo Gallego (argazkiak), Patxi Gallego (komikiaren marrazkiak eta portretak), Txema Garcia Urbina (diseinua, maketazioa, komikia, marrazkiak, argazkiak), Karmele Gardoki (testua), Jon Garmendia ‘Txuriya’ (testua), Pako Garmendia (testua), Santi Garmendia (testua), Txomin Garmendia (testuak), Xalba Garmendia (euskara zuzentzaile), Joxerra Garzia (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Beñat Gaztelumendi (testuak eta argazkiak), Unai Gaztelumendi (testua), Beñat Gaztelurrutia (testua), Jose Antonio Gezalaga ‘Zaldubi’ (Erredakzio Batzordea, argazkiak eta bertso paperen aukeraketa), Koldo Gezuraga (testuak), Asier Gogortza (argazkiak), Arkaitz Goikoetxea (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Ekaitz Goikoetxea (testuak), Irati Goikoetxea (testua), Jesus Goikoetxea (testua), Josu Goikoetxea (Erredakzio Batzordea eta testuak), Iñigo Gojenola (testua), Nerissa Golden (testua), Maun Gomez (testua), Aitor Gonzalez Kintana (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Urtzi Gorostiaga (urte askoan Azokako standeko fijoa), Ainara Gorostitzu (testua), Iñaki Gurrutxaga (testua), Jon Gurrutxaga (testuak), Maria Gutierrez Liliana (testua eta argazkiak), Beñat Hach Embarek (komertzial), Zezilia Herrador (komertzial eta bulegoko lana), Pantzo Hirigarai (testua), Patxi Huarte ‘Zaldi Eroa’ (marrazkiak), Maider Iantzi (testua), Zuriñe Iarritu (testuak), Asier Ibaigarriaga (testua eta argazkiak), Karlos Ibarguren (testua), Felix Ibargutxi (testuak), Olatz Ibarluzea (testua), Iratxe Ibarra (testuak), Nerea Ibartzabal (Erredakzio Batzordea eta testuak), Riki Idiakez (Erredakzio Batzordea eta koordinazioa), Aratz Igartzabal (testuak), Endika Igartzabal (testua), Euxebio Igartzabal (testua), Arrate Illaro (testua), Kepa Intxausti (testuak), Rufino Iraola (testuak eta argazkiak), Jesus Mari Irazu (testuak), Patxi Iriart (testua), Ibai Iriarte (komertziala), Maddalen Iriarte (testua), Arritxu Iribar (testua), Joxe Anjel Irigaray (testua), Asier Iriondo (komikiaren gidoia), Joxemari Iriondo (testuak eta argazkiak), Hodei Iruretagoiena (testua), Xabier Iturraspe (testua), Nekane Iturregi (diseinua eta maketazioa), Unai Iturriaga (testuak, komikia eta bertsoak), Amaia Iturriotz (testuak), Iñaki Iturriotz (testuak), Joxin Iturriotz (testuak eta argazkiak), Begoña Iturriza (testua), Ibon Iza (testua), Ander Izagirre (argazkiak), Galder Izagirre (argazkiak), Ion Iñaki Izarzelaia (testua), Xanti Jaka (Erredakzio Batzordea, komertzial lanak, bulegoa), Rosa Jaussi (testua), Saroi Jauregi (testua), Edorta Jimenez (testua), Peio Jorajuria (testua), Xabier Kaltzakorta (testua), Joseba Kamio (testua), Antton Kazabon (testua), Xabier Kintana (itzulpena), Edurne Koch (argazkiak), Ane Labaka (bertsoak), Jokin Labayen (bertsoak), Erika Lagoma (testua), Oier Lakuntza (testua), Joxe Landa (testuak), Daniel Landart (testua), Migel Mari Larburu (argazkiak eta testua), Aitor Larrañaga ‘Peli’ (marrazkiak eta portretak), Anjel Larrañaga (testua), Karmen Larrañaga (testuak), Emile Larre (testuak), Adur Larrea (komikia, marrazkiak eta portretak), Garbiñe Larrea (komertzial lanak), Egoitz Lasa (Azokako standean aktore animatzaile), Arnaitz Lasarte (bertsoak), Imanol Lazkano (testua), Joxema Leitza (testuak), Etxahun Lekue (bertsoak), Juan Mari Lekuona (testuak), Mixel Lekuona (testua), Beñat Lizaso (testua), Joxe Lizaso (testua), Sebastian Lizaso (testua eta komikiaren gidoia), Arantzazu Loidi (testua), Aritz Lopategi (testua), Jon Lopategi (testuak), Maritxu Lopepe (testua), Blanka Lopez (testuak eta argazkiak), Iratxe Lopez (testua), Serapio Lopez (testua), Maialen Lujanbio (testuak), Jabier Lukas (testua), Peru Madalena (testua), Joxepa Madariaga (testua), Jon Maia (testuak), Jagoba Manterola (argazkiak), Iñigo Manzisidor ‘Mantxi’ (testuak), Jon Manzisidor ‘Mantxi’ (marrazkiak), Kristina Mardaras (Erredakzio Batzordea, testuak eta bertsoak), Arantxa Mariskal (Erredakzio Batzordea eta XDZtik argazki bildumak apailatzea), Jose Luis Maritxalar (testua), Alaia Martin (testuak eta bertsoak), Jon Martin (Erredakzio Batzordea, testuak, argazkiak, sare sozialak eta bertsoak), Maite Martinez de Arenaza (komikiaren gidoia), Elena Martinez (testua), Elisa Martinez (testua), Josu Martinez (Erredakzio Batzordea, koordinazioa, testuak eta argazkiak), Mizel Mateo (testua), Mattin (komikiaren marrazkiak), Iñigo Matxain (testua), Aitor Mendiluze (testua), Inge Mendiorotz (bideo edizioa), Mikel Mendizabal (testuak eta bertsoak), Fermin Mihura (testua), Joakin Mitxelena (testua), Karmele Mitxelena (testua), Oskar Montero (argazkiak), Alejo Moreno (argazkiak), Niko Moreno (argazkiak), Andoni Mujika (testua), Amagoia Mujika (testuak), Beñat Mujika (testua), Inazio Mujika (testua), Joxe Mari Mujika (testua), Felip Munar (testua), Joxe Munduate (testua), Ainhoa Munixa (testua), Unai Muñoa (testuak), Iñaki Murua (testuak, argazkiak, komikia eta bertsoak), Jexux Murua (testuak), Antton Narbaiza (testua), Xabier Narbarte (testua), Padrig O’Cearbhallain (testua), Marilu Odriozola (testua), Iñigo Olabarri (testuak), Antton Olariaga (marrazkiak eta komikia), Eneko Olasagasti (testua), Jon Mikel Omagojeaskoa (testua), Kepa Ormaetxea (argazkiak), Unai Ormaetxea (testuak), Juan Luis Osa (urte askoan Azokako standeko fijoa), Marta Ortiz (testua), Jokin Otaegi (testua), Andoni Otamendi (testua), Mariasun Oteiza (testua), Eli Pagola (testua), Fredi Paia (testuak eta bertsoak), Itsaso Paia (testuak eta argazkiak), Ana Zarina Palafox (testuak eta argazkiak), Xabi Paya (testuak, argazkiak, bertsoak eta komiki gidoia), Jose Manuel Pedrosa (testua), Anjel Mari Peñagarikano (testuak), Xabier Perez ‘Euzkitze’ (testuak eta argazkiak), Arantza Plaza (testua), Alberto Pradilla (testua), Juanjo Respaldiza (bertsoak), Diego Riaño (testua), Eider Rodriguez (testua), Fito Rodriguez (testua), Goretti Rodriguez (argazkiak), Fernando Rojo (testua eta argazkiak), Juan Karlos Ruiz (argazkiak), Wilson Saliwonczyk (testuak eta argazkiak), Aloña Salinas (Azokako standa eta gupost lanak), Gorka Salmeron (argazkiak), Xabino San Sebastian (testuak), Ramon Sanchez Lizarralde (testua eta argazkiak), Perdinande Sancho (testua), Joseba Santxo (testua), Alaitz Sarasola (testua), Iñigo Sarasola (komikiaren marrazkiak), Aitor Sarasua (testua), Jon Sarasua (testuak eta argazkiak), Aitor Sarriegi (testuak), Andoni Sarriegi (testua), Joseba Sarrionandia (testuak, ezizenez), Danele Sarriugarte (testua), Koro Segurola (testua), Eneko Sierra (testua eta argazkiak), Xabier Silveira (testuak eta komiki gidoia), Christian Simelio (testua), Beñat Soule (testua), Julio Soto (testua), Natela Sturua (testua), Maddi Suarez (sare sozialak), Garaxi Taberna (testua), Mikel Taberna (testua), Koldo Tapia (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Millan Telleria (testua), Vicent Terrasa (testua), Inaxio Tolosa (Azokako standean aktore animatzaile), Txato (testua), Kristine Txoperena (bertsoak), Anjel Ugarteburu (testua), Beñat Ugartetxea (testua eta argazkiak), Alain Ulazia (Erredakzio Batzordea), Alberto Unamuno (argazkiak), Alazne Untxalo (testua), Jokin Urain (testua), Jokin Uranga (testuak), Aitor Urbieta (testuak), Iban Urdangarin (testua), Mikel Urdangarin (testua), Jone Uria (testua eta bertsoak), Karmelo Uriarte (testuak), Amaia Uribe (testua), Gorka Uribetxeberria (argazkiak), Iñaki Urionaguena (testua), Aitor Urkola (testua), Asisko Urmeneta (komikiaren marrazkiak), Urtzi Urrutikoetxea (testuak), Inaxio Usarralde (testua), Jairo Vargas (argazkiak), Amaia Vazquez (testuak), Beñat Vidal (testua), Iñaki Viñaspre (bertsoak), Javier Vizcaino (testua), Linda White (testua), Xanti Zabala ‘Lexo’ (testua), Eneritz Zabaleta (testua), Jon Zabaleta (komikiaren marrazkiak), Amaia Zabalo (argazkiak), Beñat Zamalloa (Erredakzio Batzordea, koordinazioa, testuak eta sare sozialak), Bea Zabalondo (euskara zuzentzaile), Antonio Zavala (testua), Egoitz Zelaia (testua eta argazkiak), Nikolas Zendoia (testuak), Felix Zubia (testua), Agustin Zubikarai (testua) eta Arkaitz Zubiri (testua).

411[1]. Bertsolariak. Bertsolarien bikotekide, guraso, bestelako ahaide, lagun, ezagun eta ezezagunak. Ikerlariak, adituak, arrasto handirik ez baina esateko zerbait badutenak, serioak eta arinagotik aritzea nahiago dutenak… Euskaldunak, euskal herritarrak, italiarrak, katalanak, mexikarrak, kanariarrak, ingelesak, ukrainarrak, galiziarrak, Puerto Ricokoak, venezuelarrak, argentinarrak, Granada Karibearrekoak… Adin guztietako jendea. Apologistak, detraktoreak, eszeptikoak, boluntariosoak…

70etik gora dira propio kamerarekin hara edo hona mugitu direlako, edo etxean zeukaten material interesgarria eskaintzeko modua ikusi dutelako, aldizkariari argazkiak ekarri dizkiotenak. Dozena bat marrazkilari baino gehiago aritu da bertsolaritzari buruzko irudiak sortu nahian arkatzari eta buruari eragiten. 300dik gora dira gai bat edo besteari buruz grabagailua piztu eta galderak egiteari ekin diotenak… 96 emakumezko, ia lautik bat, urte askoan gizonezkoena bakarrik izan den plazan.

 

Norbera etxetik lanean ari denean, telefonoa inork hartzen ez dionean, mezuak erantzunik ez duenean, iragarki bat lortzeko dozena bat ezezko jarraian jaso direnean, bilerara deitu eta bi lagun bakarrik azaltzen direnean, irudi dezake bakarrik ari dela borrokan bat.

 

Edozein hedabideren zenbaki batek argia ikustea mirari txiki bat izan ohi da. Eta geurea bezalako egitura eta funtzionamendu hetereoa duen aldizkari baten kasuan are gehiago: bilera bat egiten da eta ‘honi deitu beharko litzaiokek’ eta horri galdetuta ‘hark egingo likek/n testua’, eta testua egingo lukeen horrek ezin duela ‘lanez lepo nabilen/k’ baina ‘beste hari eskatzen badion/k igual…’ ta hark ‘bueno saiatuko naun/k, baina egun zehatz horretan izan beharko liken/k…’ eta ohikoan lan egiten duen argazkilariak ezin du, kanpoan dago egun horietan (Lubaki Sirian bertako gerraren jarraipena egiten, Conny Berlinen familia bisitatzen, Galder Estatu Batuetan Berri Txarrakekin kontzertuak ematen… Eguna iritsi eta elkarrizketatuari azaltzea ahaztu…

Aldizkarian ordu asko sartu dituztenak eskuetako hatzekin zenbatu daitezkeela egia da, baina gainerako ehunka guzti horiengatik ez balitz, sareagatik, bertsozaleen familia handiagatik, mirari txiki baten eraginez baietz esaten duten guztiengatik izan ez balitz, Bertsolarik ez zituzkeen 25 urte bete izango. Ezta bakarra ere.

Grabagailuaren, argazki kameraren, arkatzaren, ispiluaren, beste aldean jarri direnak ere, 411 horiek baino hiruzpalau aldiz gehiago, ezinbestekoak izan dira erabat. Andoni Egañak, esaterako, dozena bat testu argitaratu ditu aldizkarian urte hauetan, baina laurogeitaka aldiz ere eman behar izan du aurpegia beste aldean ere. Bestalde, euren iragarkiak sartuz lagundu dutenen ekarpena ere ezinbestekoa izan da. Eta baita Administrazioena ere, azkenaldion hainbeste gustatu zaien irismenaren kontzeptu horrekin argitalpen txikienak, batez ere espezializatuak garenak, kinka larrian jarri gaituzten arren.

25 urte egin ditugu. 101 zenbaki kaleratu dira. Milaka testu, milaka irudi, ehunka iritzi eta gogoeta eskaini ahal izan ditugu bertsolaritzaren inguruan. Ziurra da hobeto egin zitekeela, badaezpadako erabaki dezente hartu ditugula, baina egindako ekarpena eztabaidaezina delakoan ere bagaude. Guzti horrengatik, honenbestean eta ezinbestean, lanean jarri diren 411 horiei, ispiluaren beste aldean jartzera animatu diren guztiei, iragarleei, administrazioei eta, batez ere, harpidedunei, irakurtzen gaituzuenoi, webgunearen edo sare sozialen bidez jarraitzen gaituzuenoi, aupa zuek, zorionak, MILA-MILAKA ESKER.

 

[1] 411 ez da kopuru zehatza. Hor dagoen izen mordo hori modu zehatz batean zenbatzea kasik ezinezkoa da. Bestalde, izenak biltzeko aldizkariei egindako errepasoan bat edo beste pasako zitzaigun, ezinbestean. Laurehun eta gehiago direla esan nahi du 411 horrek.

 

 

411