











EUSEBIO EIZMENDI ‘TXAPEL’ Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga ariko dira kantuan Soreasu antzokian. Sarrerak aurrez salgai jarriko dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko taberna batzuetan. Abenduaren 20an, asteartea, izango da urtero egin ohi den Eusebio Eizmendi Txapelen omenezko bertso saioa. Azpeitiko Soreasu antzokian 22:00etan izango da Erniarraitz bertsozale
Joan zen larunbatean, abenduaren 3an, jokatu zen Xenpelar Sariko bigarren finalerdia. Gemma Urteaga nagusitu zen eta Aitor Servier ere gertu izan zuen. Horrenbestez, Maialen Akizu, Gemma Urteaga, Beñat Mujika, Aratz Igartzabal, Aitor Servier eta Eli Pagola izango dira Xenpelarreko finalean buruz buru jardungo duten bertsolariak. Abenduaren 8an, ostegun honetan, izango da finala Niessen Kulturgunean. Ereintza
Helduentzako bertso emanaldiak Azken aldian entzule helduentzat bideratutako hainbat bertso emanaldi sortu dira, formato ezberdinetan, eta Euskal Herri osoan barna dauden bertsozaleaeentzako eskuragarri: batetik antolatutako saio batera joan nahi izanez gero, baina baita antolatu nahiko balute ere. Lankuren atarian dago emanaldi hauen inguruko informazioa: tematika, bertsolariak, zeintzuk diren behar teknikoak, iraupena… Gutxi batzuk dakartzagu hona:
Maialen Akizuk irabazi zuen Xenpelar Sariaren lehen finalerdia. Irabazle izanik, bera zuzenean sailkatu da abenduaren 8an jokatuko den finalerako. Bigarren kanporaketako irabazlearekin batera, beste 4 bertsolari ariko dira finalean, sailkapen orokorraren arabera. Honakoa izan zen kanporaketako puntuaketa: Maialen Akizu 242,5 puntu 2. Beñat Mujika 221 puntu 3. Aratz Igartzabal 220,5 puntu 4. Eli Pagola 206,5
Dagoeneko badakizkigu Bizkaiko bi finalisten izenak: Jone Uria eta Beñat Ugartetxea. Hirugarrenaren izena eta zortzikote zehatza jakingo ditugu hurrengo kanporaketa bukatu orduko. Oraingoz, Onintza Enbeitak, Xabat Galletebeitiak, duela bi urte bezala, bertan izateko aukera izango dutela ematen du. Nerea Ibartzabal, Eneko Abasolo eta Oihana Bartrak ere badute bertan izateko aukerarik, baina puntuazioei begiratu beharko diete.