Jon Martin lehenengo Seguran, 673,5 puntu eskuratuta

Jon Martin nagusi Seguran, 673,5 puntu eskuratuta Jon Martinek eskuratu du puntu gehien Seguran ospatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketan. Nerea Elustondo izan da bigarren, 665,5 punturekin; hirugarren, Beñat Iguaran, 655,5 punturekin; laugarren, Ander Fuentes ‘Itturri’, 629,5 punturekin; bosgarren, Unai Gaztelumendi, 620 punturekin; eta, seigarren, Felix Zubia, 594 puntu eskuratuta.   Mukuru bete

Segi irakurtzen

Igandero, Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzera – Programak ordutegiari eutsiko dio: igandeetan emitituko da, 15:00etatik aitzin.   Denboraldi berria hasi zuen Hitzetik Hortzera telebista programak pasa den igandean. Udaberrira bitarte izango dira saioak, 26 atal orotara. Lehen txanpan Bertsolari Txapelketa Nagusia izango da protagonista nagusia. Saioetako bertso sorta esanguratsuenak entzun eta ikusi ahal izango dira igandero Hitzetik Hortzeran. Lehen saioa pasa den igandean

Segi irakurtzen

Nafarroako Gobernuak “Kultur Intereseko Ondasun” izendatuko du bertsolaritza

Nafarroako Gobernuak “Kultur Intereseko Ondasun” izendatuko du bertsolaritza – Ondare materiagabe moduan, babes maila altuena jasoko du bertsolaritzak Nafarroa Garaian. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egin zuen izendapenerako eskaera, eta hura gorpuzteko prozedura abiatu ditu Nafarroako Gobernuak.   Egun Lantzeko inauteriek, Ituren eta Zubietako inauteriek, Hiru Behien Zergak, Luzaideko Bolantek eta Cortesko makil dantzak osatzen duten zerrendara

Segi irakurtzen

Alaia Martin nagusi Baigorrin, 712 puntu eskuratuta

Alaia Martin nagusi Baigorrin,  712 puntu eskuratuta Alaia Martin izan da nagusi Baigorrin, 712 puntu eskuratuta. Bigarren Aimar Karrika izan da, 651,5 puntu lortuta, eta Beñat Ugartetxea hirugarren, 631, 5 punturekin. 615 lagun inguruk bete dute Baigorriko Ezker pareta frontoia, txapelketari hasiera eman dion saioan.    Txapelketak bere bideari ekin dio Baigorrin, Ezker pareta pilotalekuan.

Segi irakurtzen

Irailaren 30ean Bertso Eskolen Eguna Seguran

Irailaren 30ean Bertso Eskolen Eguna Seguran – Egun osorako jaia antolatu du aurten ere Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Bazkarirako txartelak eskuragai daude, irailaren 24ra arte.     Portugaleten izan zen azkenekoz, eta aurtengoan Segurak hartu dio lekuko Bertso Eskolen Egunari. Bertsolaritzaren topagune izango da Goierriko herria, eta hori gutxi balitz, egun berean jokatuko

Segi irakurtzen