











Bertsolari 2.0 Bertsolari aldizkaria aspaldidanik dago sarean, baina egon baino sarean aritu egin behar denez, oraingoan ere eraberritzeko garaia iritsi zaigu, eta aldaketa txiki batzuk egin ditugu, irakurle. Lehenik eta behin, astean behin albiste motz bat idatziko dugu bertsolaritzaren inguruan, eta horretaz gain, hemeroteka elikatzen jarraituko dugu. Gure helburua hemen, gure web orrian, bertsolaritzaren inguruan argitaratzen
Bertsolariek elkar ezagutzen dute, gehitxo askotan. Entzuleek ere ezagutzen dituzte bertsolariak. Zer gertatzen da, ordea, atzekoari kantatu behar diotenean? Bertsolariek dakiten guztia ezin dute erabili, entzuleek dakitena kalkulatu eta haren araberako bertsoa pentsatu behar izaten dute. Halako zerbait egin zuten Aian bertsolariek, Sebastian Lizasoren agindutara.
Handia da Bilbo. Bertsolari asko pasa dira bere bertso-eskoletatik eta jaietan ere horren isla ez da falta. Santigao plazan elkartzen dira, egunero, Bilboko bertsozaleak bertso saioez gozatzeko. Osagaiak? Santutxuko bertso-eskolakoek mimoz aukeratuak. Platerak? Denen gustukoak. Duela zenbait urte egindako ETBko saio honek balio dezake pintxo moduan: <iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/3PoxMDpiLAc” frameborder=”0″ allowfullscreen></iframe> <iframe width=”560″ height=”315″
Abuztuaren 2tik 9a bitarte Bertso Udalekuak izango dira Muxikako Gorozikan. 9-11 urteko 45 haur izango dira bertan bertsoaren inguruko lanketak egin eta elkar ezagutzen. Udalekuetan Euskal Herriko hainbat bertso-eskolatako haurrak elkartzen dira eta zenbait egun elkarrekin igarotzen dituzte. Zenbait kasutan, betirako iraungo duten lazoak eraikitzen dituzte haurrek. Tarteka, gainera, bertsolarien bisitak ere izaten dituzte. Dudarik
Elizondoko bertso-saiorako eginda zeuden apustuak ikusita, Jexux Mari Irazu eta Oihana Iguaran elkarri erronkak botaz aritu ziren kantuan.