











Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Txiplas – Hauxe da espetxera sartua izan ondoren egin nuen lehenengo bertsoa. Herriko txokoan ipintzeko bidali nuen. Preso baina libre Askatasuna bilatu nahian ta ezin aurkitu garaiz. Bihotza triste neukala sarri nenbilen aurpegi alaiz. Kanpoan libre nintzalakoan preso sentitzen nintzen maiz. Gaur espetxeko burdin artean baina libre sentitzen naiz. Bertsi hauek,
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Joxe Domingo Aizpurua – Xabiera Aranburu Xomorrori, Nanterre espetxe frantziarretik 2004an jarri nion hau, berak bidalitakoei erantzuna eman nahian: Gaua kantu bilakatuz maitasunaren izarrak espainetatik dario bihotzaren irrifarrak hitzak argitutzen ditu sentimenduen sugarrak ta bertsoa margotzen du zure lumaren indarrak txanpon berean uztartuz argiak eta itzalak zuri beltzeko argazkitan amets galduen zirrarak kolorez
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Eusebio Lasarte – 1994an Alcazar de San Juan espetxean, Ciudad Realen, nengoela, Orioko Kukuarri mendiari jarritako bertsoak dira hauek. 1 Mantxako zulo hontatik bertsoak nahi bete, hara Oriyo laztana barrutik doazte, odolaren mintzoa naturaren arte mendi goizale naiz ta mendia dut maite. 2 Kukuarrik neregan egundoko eragina, zaitut ilunpe hontan pozan imajina naturaralezak
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Jokin Urain – Lasturko jaiak, San Nikolasak, irailaren 10ean izaten dira. Huraxe izaten zen guretzat, oso gaztetatik, munduko festarik onena. Hilabete edo gehiago lehenagotik hasita, Lasturko gazteok geuk prestatzen genuen plaza ingurua, taulatua, aparkatzeko lekuak, programa egin… Auzolana, elkarlana… Gero, espetxealdian, neu ezin joanik bertsoak bidaltzen nituen, eta hauek dira urte batean egin nituenak. Eta
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Josu Ormaetxea – Tenerifeko espetxean 1996an jarritako bertsoak. Bertsoak otu eta segidan jarri koaderno honetan, nire asmoa hori izanik ahal den une gehienetan, sekulakoak bilatu barik ari naiz ahaleginetan, bakarrik barne-barne dudana kanporatuaz benetan. Lehenik gogora datorkidana nire borrokakideak, Iñaki, Patxi, Jokin, Luzia eta antzeko maiteak. Maitasuna ta gordinkeria erakusten du bideak baldin