Erreportajeak

Khyal: kantu inprobisatuak Indian

2024-12-09 Uxue Iruretagoyena Andres, Maria Murguiondo Leturiaga, Garazi Ramirez Guerra

Khyal kantu inprobisatuak Indian - INDIAKO MUSIKA: Indiako kultur historiak 4.500 urte baino gehiago ditu eta musikari dagokionez, munduan ezagutzen den musika tradiziorik zaharrenetakoa da. Musika carnatica-ren edo erlijiosoaren lehen [...]

VII. Bertsolamintzari behakoa

2024-11-20 Felix Irazustabarrena

VII Bertsolamintzari behakoa - Bertsolamintza gogoeta saioa da. Eta hori eskatzen zaie txostengileei, gai jakin bati buruz gogoeta egitea eta hori konpartitzea. Hausnarketek, eztabaidek, alde eta kontrako argudioek utziko dute [...]

Trabukoren kantako misterioak

2024-11-19 Patziku Perurena

Gazte denboran, kantari hasteko, aski izaten genuen lagunarteko edozein otordu edo festa. Behin eztarriak urratuxe ezkero, atzenerako han hasiko zen baten bat bazterretik: “Kanta zak Trabukona, hi” erreguka, goizuetarra nintzelako edo. Eta ezin baba, kantatu gabe utzi:

Goizuetan bada gizon bat
deitzen zaio Trabuko…

Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu, aurretik edo ondotik, urrutira gabe Ituringo Arotzarenak lagun dituztela. Izanez ere, horren ederki paratu zizkigun Mikel Laboak, hauspetik atera eta, biak elkarren ondo ondoan.

Duintasuna bertsotan

2024-11-15 Maite Aristegi

Duintasuna bertsotan - —Aizan, hirurogeiak beteak dittun? —Bai, batera najoian. —Primeran, orduan parte hartu heike! Eta bertsotxo batzuk idazteaz gain, gai honi zabalpena emoten be lagunduko doskun, ezton? Eta horrelaxe, [...]

Dantzatzen duen herritik

2024-11-08 Andoni Rekondo

Iritsi orduko nabaritzen zen egun berezia zela Iruñean. Larunbata izaki, poteoa pixka bat luzatzeko asmoa ikusten zitzaien batzuei, eta mota guztietako musika entzun zitekeen Alde Zaharreko kaleetan. Bertakoa ez zen jende mordo bat ere bazebilen inguruan, telefonoa eskuan, hiriko gune zehatz batera iritsi nahian. Aurpegiera alaia zuten gehienek, gustuko jarduera bat egitear baleude bezala. Hipotesietako bat da Gorka Urbizuren kontzertura bidean zeudela, baina baten bat, bakarra bada ere, Burgoen plazara iritsi nahian ibiliko zen.