Erreportajeak

Sisti sasta Ezpeletako. Joan den mendeetako galarrotsetako kantu zonbeitetaz

2025-05-30 Xabier Itzaina

Ezpeleta aspaldiko merkatu gunea da. Lapurtar herri gotor hori betidanik izan da mota guzietako tratulant gomes eta ostatu solas eta jokoen ohantze joria. Ze giro paregabea lehenagoko (eta gaurko) bertsolarientzat! Mihiak alhan zituztenek bazuten hazkurri. Gauden XVIII. mende hondarretik XIX. mende hondarra arteko hiru adibiderekin.

Aldrebesaren estetika

2025-05-28 Kepa Matxain

Aldrebesaren estetika - Ez dituzu Bapatean bilduman topatuko, ez eta Txapelketa Nagusiko liburuetan edo BDB bertsolaritzaren datu basean ere. Nekez dira artxibatzen, are nekezago erregistratzen, eta batek pentsa lezake haizeak [...]

Euxebio Mugertza, "Mendaro Txirristaka"

2025-05-26 Andoni Egaña

Entzutea bai, banuen. Izena ez da aise ahanzten den horietakoa. Mendaro Txirristaka. Hortik aurrerako ezer gutxi nekien. Mendaron urtero aritu izan gara Santa Ana jaietan Txirristaka tabernan, eguerdiko poteo luze baten amaiera aldera. Arratsaldeko hiruretan edo goizaldeko lauretan zabiltzan zail izaten da antzematen han. Hango horma batean bada Mendaro Txirristakaren argazki bat… Emozionalki banuen loturarik Txirristakarekin, Mendaroko Udaletik etorri zitzaizkidanean. 2024. urtea Txirristakaren figura gogora ekartzeko baliatu nahi zuten. Ez zen bertsolariaren jaiotzaren urteurren borobil-borobila. Ehun eta berrogeita hamar urte ziren jaio zela.  Zergatik 2024. urtea orduan?

[Gipuzkoa Bertsotan] Utzi azalari sentitzen

2025-05-23 Amaia Agirre

Utzi azalari sentitzen - Ohi baino urtebete gehiagoko tartea utzita, txapelketa urtea dugu 2024a Gipuzkoan. Apirilaren 25ean hasita, bertsoaren gurpila jiraka dabil, lehenik Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea, eta udazkenean Gipuzkoako [...]

Ijitoak ere bagara

2025-05-21 Mikel Taberna

Ijitoak ere bagara - Txirritak ijitoei dedikaturiko sorta hura bertso jarrien bilduman sartu zuenean (Makazagak argitaraturiko harako Txirritaren testamentua hartatik bilduta), Jose Ramon Erauskinen hitz batzuk txertatu zituen Antonio Zavalak, [...]