











Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
“Inkontzientziatik ausardiara” – Testua: Onintza Enbeita Maguregi Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta Bertsolari aldizkaria Hamazazpi urte bete nituen egunean ere bertso eskolara joan nintzen. Gogoratzen dut jende gutxi elkartu ginela, baina bakoitzak bertso bat bota zidala. Guztiak ahaztu zaizkit denborarekin. Guztiak, bat izan ezik: “Gaur hamazazpi bete dituzu / oraindik zaude kulona, / rejimena
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
BI EZTARRI – Testua: Sustrai Colina Akordarrementaria Argazkiak: Conny Beyreuther *Hasi aurreko oharra Bakoitzak bere liburua irakurtzen du beti. Bi eztarri omen dauzkagu: kontrakoa eta bestea. Zintzurra, ordea, mundutik urdailerako inbutua besterik ez izan: sentimenduen, pentsamenduen, bizipenen, iraganeko zaurien zein etorkizuneko ametsen orea trentzatuta soilik igaro daitekeen pasabide estua. Ez dira
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Feminismoak egin ninduen bertsozale – Testua: Maider Iturbe Mujika. Bilgune Feministako kidea eta antropologoa Feminismoak gerturatu nau ni bertsolaritzara. Bertsolaritzan feminismoaren aldarrikapenak errotu eta bertsolariek feminismoari ekarpenak egiten dabiltzanez, bi aldeko norabidean dabilen harreman estua eraiki delako, agian. Bertsolaritzan erabilitako gaiek interpelatu nautelako, akaso. Bertsolariek gure errealitateaz aritzeko duten gaitasunagatik, bestela. Feministok identitate anizkoitzak
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
Jose Luis Gorrotxategi – 1963ko martxoaren 3an Bergarako pilotalekuan jendaurrean lehenbiziko saioa egin nuen hamazortzi urte bete berri nituela. Mutiko argal, lotsati, isil eta ile-tente bat nintzen. Orduan hasi nuen bideak iazko urriaren 21era arte jarraitu du. Xalbador egunean egin nuen azken saioa, Urepelen. Xalbadorri diodan miresmena eta errespetuagatik aukeratu nuen Urepele nire ibilbideari amaiera
Kudeatzailea Bertsolari Aldizkaria
(M)amuak eta Kosk! – Testua: Izar Mendiguren (M)AMUAK Mamuak edo amuak, zer ezkutatzen du txapelketak gehiago? Asko dira mikrofonoak isiltzen dituen sentipenak. Ohikoa da hankaluzeak saihesteko atzamarren poltsikoko kontaketa, baina bertsolarien (gai-jartzaile edo epailearen) irrika zein dardara ikus-entzuleak antzematen al ditu? Ez da broma. Imajinazio ariketa bat egin dezagun: ipini kamera ezkutua txapelketako saio