Bertso-kopla bideo lehiaketaran V.edizioa abiatu da
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk antolatu dute elkarrekin Araba osoko 14 urte arteko gazteei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa. Parte hartzeko epea azaroaren 15era arte dago zabalik.
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk antolatu dute elkarrekin Araba osoko 14 urte arteko gazteei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa. Parte hartzeko epea azaroaren 15era arte dago zabalik.
Ez naiz sekula bertso zeremonikoen zalea izan. Urtebetetze, ezkontza, Eguberri… ospakizunak hobe bertsorik gabe, pentsatu izan dut, gainera. Gauza bakoitza bere lekuan eta garaian. Zerbaitetarako daude Zorionak zuri, Unblenble eta Hator hator euskal kantutegian. Hobe hortik tira nik neure sormenetik baino.
Bizkaiko bertso munduko emakumeen - 50 lagun batu ziren Bilbon urriaren 6an, Bizkaiko bertso munduko emakumeen* II. topaketaz gozatzeko. "Elkarrekin egotea, ondo pasatzea eta saretzea izan dira topaketaren helburu nagusiak", [...]
Bertso-ikasturtea - Euskal Herriaren luze-zabalean antolatu diren 119 bertso-eskoletan 1055 ume eta 450 heldu ibiliko dira aurtengo ikasturtean. Bertsozale Elkarteak bi datu azpimarratu ditu: batetik, hezkuntza arautuan Euskal Herriko osoko [...]
2024-25 ikasturtean bertsolaritza 547 ikastetxetan ari gara lantzen, Bertsozale Elkarteko 57 irakaslerekin. Ikasmaterialean entzungai ditugu Iparraldeko bertsolariek jarritako sorta musikatuak!
Markina-Xemein 1952. urtean sortu zen Markinako hiribilduak eta Xemeingo elizateak bat egitearen ondorioz. Artibai eta Urko ibaiek topo egiten duten herri menditsu honen izenaren lehen zatiak asko esaten du bere kokapen geografikoaz. Izan ere, zenbait teoriaren arabera, Markinak “marka” edo “marra” hitzetan dauka jatorria. Hainbat udalerri ditu mugakide: Amoroto eta Berriatua iparraldean, Etxebarria eta Mendaro ekialdean, Eibar eta Mallabia hegoaldean eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean. Hala ere, mugak aipatzekotan 70eko eta 80ko hamarkadetan apurtutakoak aipatuko lituzke hemengo askok. Ehunka izan baitziren Pilotaren Unibertsitatea goitizenez ezagutzen den frontoitik amerikak egitera joan ziren gazte zestalariak. Asko joan ziren Filipinetara, Kubara edo Estatu Batuetara Jai Alaiaren urrezko hamarkadetan, baina ez pentsa gutxi direnik Done Jakue bideari jarraiki gure herria igaro asmoz etortzen diren erromesak ere. Gaur, makilarik eta maskorrik gabe, baina bertsoak gurean duen bideari jarraituko diogu.
Kalamuatik Santa Eufemira
bitartin dago Markina
oraintxe dala seirehun urte
edo aurretik egina
jaiotakoak eruten dira
bautizatzera Xemeina
heriotzia datorrenian
daukagu bide berdina (Juan Ibarzabal Buztarri)
Bertso saioak nork antolatzen dituen - Powered by RedCircle Etorri bezala badoaz udako egunak, iritsi da iraila, eta ezustean, Bardoak ere hasi dira kantuan Nafarroan. Pandemia garaitik erdizka [...]
Bertso zaharrak irakatsi zizkigun irlandarra - Testua: Beñat Hach Embarek Demografia munduan igo eta gurean jaitsi egin zen garaikoak gara 80ko hamarkadako uztakoak. Asko, gure gisan, bi anai-arreba gara; [...]
Bertso saioa Larrungo trenaren mendeburuan - Larrungo trenak ehun urte bete ditu aurten, eta mendeurrenaren karietara besta eguna antolatu dute irailaren 22an, bertso saioa tartean. 9:45 : Erakusketaren bisita gidatua: [...]
Bertso saioa Muetzen - Irailaren 8an, igandea, Gesalazko kiroldegian (Muetz ondoan), bertso saioa: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña oholtzan, eta Amaia Agirre-gai-jartzaile lanetan. Iaz Muetzen egin [...]