Uxue Alberdi – Estitxu Eizagirrek Uxie Alberdiri Argian egindako elkarrizketa. Argazkiak: Dani Blanco Kontrako eztarritik liburuaz hitz egiteko elkartu gara bizileku duen Getarian. Emakumeek bertsotan egin duten ibilbidean mugarri bat da liburua, honen ostean ezin esango baitugu “ez nekien” edo “ez dut ulertzen”. Hamabost bertsolari elkarrizketatu dituzu, egun plazaz plaza dabiltzanak. Azaldu hautu hori.
