Bilaketa: Ahalduntze Bertso Eskola
Emaitzak: 67

Zehaztu artikuluen bilaketa:

10 urteko zikloari topa, ahaldunduago abiatzeko

2025-06-12

10 urteko zikloari topa ahaldunduago abiatzeko - Bertsozale Elkartearen ataritik. Ahalduntze Bertso Eskolak 10 urte bete ditu. Egindako bidea ospatzeko Askizun elkartu dira 10 ikasturteotan Ahalduntzen aritu diren partaideak. Ziklo [...]

Gurea ez den ahotsaz

2024-11-25 Maider Arregi

2021eko abenduan Uxue Apaolazari Argian egindako elkarrizketa batek esaldi hauxe zeraman titularrean: “Ez dut nire pribilegioen biktimez mozorrotu nahi” (Apaolaza, 2021). Ideia hori, arau moral gisa formulatuta, izango da artikulu honen hasierako hipotesia; hau da, ez genukeela gure pribilegioen biktimez mozorrotu behar. Beste era batera esanda: ez genuke kantatu behar estrukturalki gu baino zapalduagoak (are, gugandik zapalduak) dauden pertsonen ahotik. Adibidez, nik (emakume zuri europar gisa) ez nuke kantatu behar emakume arrazializatu edo migratu baten ahotsa lehen pertsonan erabiliz.

Maddi Aiestaran - Ezer galdu nahi ez duena

2024-09-11

Ezer galdu nahi ez duena - Maddi Aiestaran Iparragirre, BERRIAn. Beasainen (Gipuzkoa) jaioa, 2001ean. 2009an hasi zen Goierriko bertso eskolan; lehenengo idatzizko taldean, eta bat-batekoetara pasa zen ondoren. Gipuzkoako Bertsolari [...]

Izan ez den kafe horri

2024-08-27

Izan ez den kafe horri - Saioa Alkaiza, BERRIA egunkarian. Saioa Alkaiza Guallar. Iruñean jaioa, 1991. urtean. 12 urterekin hasi zen bertsotan, Antsoainen ikasle zela. Hara joan zitzaien Estitxu Arozena [...]