Ederra da
Ederra da uda. Ederra da uda bertso munduan ere. Udak guztion urte osoko orekan aldaketa handia dakar, batez ere irakasleontzat (beste edonork esan baino lehen esan behar nuen). Bertso munduari dagokionez ere, beste fase bat zabaltzen da.

Gaztetxoa nintzela izan nuen Gaintxurizketa baserriko bertsolariaren berri, Zeruko Argia aldizkariaren azken orrialdeetan maiz plazaratzen zituen bertso-sortak irakurrita. Ederrak ziren, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko sutsuak, eta garaiko gertaerez mintzo zirenak. Irrika handiz egoten nintzen Lexoren bertso-sorta berrien zain.
10 urteko zikloari topa ahaldunduago abiatzeko - Bertsozale Elkartearen ataritik. Ahalduntze Bertso Eskolak 10 urte bete ditu. Egindako bidea ospatzeko Askizun elkartu dira 10 ikasturteotan Ahalduntzen aritu diren partaideak. Ziklo [...]
Ijitoarenak - Guretzat, haurtzaroan, Txirritak Xabier Leteren, Antton Valverderen eta Julen Lekuonaren ahotsa zeukan. Beren ahotsetik entzun baikenituen Txirritak jarritako bertso zaharrak, tartean, ijitoenak. Euskal Herria asko aldatu da bertso [...]
Ane Beloki - Lide Egizalak, Goiberrin. Ane Belokik (Legazpi, 1999) txikitatik izan du bertsotarako zaletasuna. Etxean aitona eta aita ikusten zituen kantuan, eta bera 10 urte ingururekin hasi zen Legazpiko Bertso [...]